factograf
EU
Sign in

belgikar matematikaria

Pierre Deligne

Pierre Deligne

Key facts

jaiotza data1944(e)ko urriaren 3(a)
alma materBruselako Unibertsitate Askea
jardueramatematikari, unibertsitateko irakasle
jaiolekuaEtterbeek
enplegatzaileaPrincetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua
jasotako sariaAbel Saria
All data from the card 9
Jaiotza
Etterbeek, Brusela eta Brusela, 1944ko urriaren 3a (82 urte)
Herrialdea
Belgika
Lehen hizkuntza
ingelesa
Heziketa
Bruselako Unibertsitate Askea Université Paris-Sud Bruselako Unibertsitate Askea Athénée Adolphe Max (en)
Tesi zuzendaria
Alexander Grothendieck
Doktorego ikaslea(k)
Michael RapoportLê Dũng TrángMiles Reid
Hizkuntzak
ingelesafrantsesa
Jarduerak
matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)
Institut des Hautes Études Scientifiques (1968 - 1984)Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua (1984 - 2007)

Pierre René, Deligne bizkondea (Etterbeek, 1944ko urriaren 3a) belgikar matematikaria da.

Bizitza

Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen lizentzia, eta doktoregorako ikasten jarraitu zuen 1968 arte. 1967-68 urteetan, doktoregoa bukatu baino lehen, Belgikako Ikerketa Zientifikorako Fundazio Nazionaleko kide izan zen. 1968an, Bures-sur-Yvetteko Ikerketa Zientifiko Aurreratuen Institutura joan zen (Frantziara), eta hango kide egin zuten bi urte geroago. 1984an, Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutura joan zen, eta irakasle aritu zen han. Deligneren ekarpen garrantzitsuenetako bat Weilen hiru aieruen ebazpena da. Aieru horien bidez, geometria aljebraikoa eta zenbaki aljebraikoen teoria sortu zen, eta, lan horri esker, Fields domina jaso zuen Delignek Helsinkiko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1978). Beste arlo askotan ere lan egin du: Hilberten 21. problema, Hodgeren teoria, moduluen teoria, forma modularrak, Galoisen adierazpideak, L-serieak eta Langlandsen aieruak, eta talde aljebraikoen adierazpideak. Fields dominaz gainera, Suediako Errege Akademia Zientifikoaren Crafoord saria jaso zuen 1988an, geometria aljebraikoan egindako ikerketa-lanari esker.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

}}

Read next

In 38 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article