Pienza Italia erdialdeko hiri bat da(comune), Sienako probintzian dagoena, Toscana eskualdeko Orcia Ibarrean. Montepulciano eta Montalcino hirien artean dago Pienza. Besteak beste, Errenazimentuko hirigintzako eredu da Pienza; hain zuzen ere, UNESCOk 1996. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen hiria; eta 2004. urtean, berriz, Orcia Ibar osoa sartu zuen sailkapen horretan.
Historia
Corsignano izeneko hiribildu baten inguruan berreraiki zuten Pienza. Bertan jaio zen Eneas Silvio Piccolomini 1405. urtean, gerora Pio II.a aita santua izan zena, Errenazimentuaren bultzatzaileetariko bat, planifikatutako hirigintza humanista bultzatu zuena. Gerora, Italiako eta Europako beste hiri batzuetara zabaldu zen egikera hori.
Bernardo Gambarelli (Bernardo Rossellino ezizenez ezagunagoa) Florentziako arkitektoa izan zen berreraikitze-lanen buru; 1459. urtetik aurrera egin zituzten lanak. 1462. urtean Pio II.ak katedrala sagaratu zuen.
Ikustekoak
- Piccolomini jauregia
- Katedrala, Errenazimentuko zaharrenetarikoa
- Borgia jauregia
- Herriko jauregia
- San Frantzisko eliza
- Ammannati jauregia
- Gonzaga jauregia
- Atrebatense Kardinalaren jauregia
- Pieve-a
- Monticchielloko Romitorio edo landutako haitzuloak
Geografia
Udalerri mugakideak
Honako udalerri hauek ditu mugakide: Castiglione d'Orcia, Chianciano Terme, Radicofani, San Quirico d'Orcia, Torrita di Siena, Trequanda, Montalcino, Montepulciano eta Sarteano.
Demografia
BiztanleriaUrtea20002500300035004000450050001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean, 1991etik aurrera, ISTAT.
Etxebizitza eta etxeguneak
ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 1.584 etxebizitza zeuden: 918 (% 58) okupatuta eta 666 (% 42) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 73,7 jabetzan zeuden, % 21,5 alokairuan eta % 4,8 beste titulu batekin.
Erabilera (2021)
Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)
2024an 917 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 379 (% 41,3) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2,1 kide zeuden.
Etxeguneak tamainaren arabera (2024)
