factograf
EU
Sign in

Antzinako Greziako ontzi liturgikoa, plater itxurakoa

Phiale

Phiale
Brontzezko phiale-a. Staatliche Antikensammlungen, Munichen.
Brontzezko phiale-a. Staatliche Antikensammlungen, Munichen.

Phiale (antzinako grekoz, φιάλη (phiálê), eta "fiale" ahoskatzen dena gaur egun), terminologia modernoak antzinako grekoek sortu zuten pote mota bati emandako izena da. Metalezkoa izan ohi zen, eta gutxiagotan, zeramikazkoa. Plater edo katilu forma zuen —biribila, zabala eta sakonera txikikoa—, heldulekurik eta oinik gabe, kilixa ez bezala, eta erdian konkor zirkularra izan ohi zuen. Batez ere, jainkoen ohorez ardoa, esnea edo eztia isurtzeko erabiltzen zen, hau da, libazioak egiteko. Metal preziatuzko aleak ere badaude, hala zilarrezkoak eta urrezkoak. Zilarrezko phialeak opari moduan eskaini eta aberastasun moduan pilatzeko erabil zitezkeen, Deloseko Apoloren santutegian egin zuten bezala.

Grekoek "phiale" hitza ematen zioten baina rhytonari (edateko adarra) ere horrela esaten zioten.

Erromatar kulturan, paterak itxura eta funtzio bera zuen.

Read next

In 17 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article