Peter Blair Denis Bernard Noone (Davyhulme, Lancashire, 1947ko azaroaren 5a) ingeles abeslari eta musikaria da.
Hamabost urterekin hasi zuen musika ibilbidea Herman's Hermits taldeko abeslari eta buru gisa. Taldea aktibo egon zen 1960ko hamarkadan eta hirurogei milioi disko baino gehiago saldu zituen. 1971n taldea desegin ondoren, Noonek bakarkako ibilbidea egin zuen, eta telebistako aurkezle eta aktore ere izan zen.
Kanpo estekak
- web ofiziala
- Peter Noone Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
