factograf
EU
Sign in

Penate

Penate
British Museumean ikusgai dagoen Penate baten brontzezko eskulturatxoa.
British Museumean ikusgai dagoen Penate baten brontzezko eskulturatxoa.

Penateak (latinez Penates) edo Di Penateak, beti pluralean, antzinako erromatar erlijioan, jatorrian, etxeko biltegiaren jainko babesleak ziren (izatez jeinuak). Ondoren, etxeetako jainko bihurtu ziren, etxe guztia babestuz (penate familiarrak edo txikiak), estatuaren babesleak ere bazeudelarik (Penate publikoak edo nagusiak). Lareekin, Jeinuekin eta Larvaeekin lotua zegoen. Penateak, Propertziok aipatzen ditu.

Izena, Penus-etik dator, etxeko jakitoki edo biltegia dena. Hasieran, jakitokiak zaintzeaz arduratu ziren, ondoren, etxe osora hedatzeko. Eguneroko janariaren zati bat eskaintzen zitzaien, irudikatzen zituzten irudien bihotzean jarri behar zirenak.

Jainko troiarrak esaten zitzaien, Erromaren sorrerari buruzko mito fundatzailean, Eneasek Troiatik Erromara eraman zituelako bere bidaian. Lantza bati eusten dioten bi gazte eserita dauden estatuatxoekin irudikatzen ziren askotan. Otorduak hastean, pater familiak "jainkoak izan daitezela aproposak" esaldia ahoskatzen zuen, eta janariaren zati bat etxeko sutara botatzen zuen, bere aldarea zena. Etxeko sua, ordea, Vesta jainkosari eskainia zegoen, eta etxekoandreak itzal ez zedin zaindu behar zuen.

Hiriko magistratuek, zin egiten zuten Penate publikoen aurrean. Batzuetan, penateak, gazte bikote bat bezala irudikatzen ziren. Erromako Velia muinoan, eurei eskainitako tenplu bat zegoen.

Vestarekin batera gurtu ziren paganismoa amaitu artea, erromatarrek beti pentsatu zuten Troian izan zutela jatorria, Eneasek Laziora ekarrita.

Kanpo estekak

  • «Penates. Roman deities.» Britannica
  • Joshua J. Mark (2019-10-28) «Roman Household Spirits: Manes, Panes and Lares» World History

Read next

In 35 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article