Parusia (grezieraz: παρουσία, erromanizazioa: parousía, zehatz-mehatz: «etorrera, helduera») Kristoren Bigarren Etorrera Lurrera adierazteko kristauek darabilten hitza da. Jazoera honek edestiaren amaiera adierazten du kristau gehienentzat. Biblian parusia hainbat alditan aitatzen da, lau Ebanjelioetan barne. Bigarren etorreren iragarpen franko dago kultura eta erlijio askotan, baina, azpimarragarriena Jesu Kristoren itzuleraren kristau-sinesmena da.
Parusia

Read next
In 22 languages
Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article