PLOS ONE (hasieran PLoS ONE, PLOS ONE 2012tik aurrera) Public Library of Science-ko (PLOS) adituek ebaluatutako zientzia-aldizkaria da. PLOS ONE Internet bidezko sarbide libreko aldizkaria da. Zientzia eta medikuntzarekin zerikusia duen edozein arlotako oinarrizko ikerketa zientifikoaz argitaratzen du. Artikulu guztiak berrikuste-prozesutik pasatzen dira, eta artikuluak ez dira ustezko garrantziagatik baloratzen, kalitate teknikoagatik baizik. PLOS ONE lineako plataformak artikuluei eta oharrak jartzeko tresnei buruzko eztabaida-foroak ere baditu. PLOS ONE, bere bolumenagatik, munduko zientzia-aldizkari handiena da.
Historia
Gordon and Betty Moore Foundation fundazioak PLoS saria eman zion 2002ko abenduan 9 milioi dolarreko diru-laguntzarekin. Geroago, 2006an, aldizkari moduan abiatzeko milioi dolar bateko diru-laguntza ere eman zion. 2008ko abuztuan asteroko argitalpena izatetik eguneroko argitalpena izatera igaro zen.
Nobel saridun askok (esaterako, Françoise Barré-Sinoussi) PLOS ONE aldizkarian argitaratu dute.
| Artikulu kopuruak (2006-2013) |
|---|
![]() |
Laburpenak eta indexazioa
Kanpo estekak
- PLOS ONE webgune ofiziala
- (Ingelesez) Lecture by Chris Surridge, Managing Director of PLoS ONE hosted on openwetware wiki, Oct 2006
- (Ingelesez) News column on PLoS ONE by Derek on Corante.com, Jan 2006 Artxibatua 2012-02-06 hemen: Wayback Machine
- (Ingelesez) Technical background on how PLoS ONE platform will be run Artxibatua 2010-08-04 hemen: Wayback Machine

