factograf
EU
Sign in

Osijek

Osijek

Key facts

biztanleria96.313
azalera175km²
honako hau dahiri
estatu burujabeKroazia
itsas mailaren gainetiko altuera95m
honako erakunde administratiboan dagoOsijek-Baranja eskualdea
All data from the card 15
Herrialdea
Kroazia
Eskualdea
Osijek-Baranja
Alkatea
Krešimir Bubalo
Izen ofiziala
Osijek
Jatorrizko izena
Osijek
Posta kodea
31000
Koordenatuak
45°33′37″N 18°40′13″E / 45.5603°N 18.6703°E
Azalera
204 km²
Altitudea
95 m
Mugakideak
Trpinja, Erdut, Šodolovci, Antunovac, Čepin, Petrijevci, Darda eta Bilje
Biztanleria
96.313 (2021eko abuztuaren 31)
Dentsitatea
551 bizt/km²
Telefono aurrizkia
031
Hiri senidetuak
Pécs, Maribor, Pforzheim, Ploiești, Tuzla, Nitra, Prizren, Subotica, Lausana, Vicenza, Budapest District XIII (en) , Elbasan, Kranj eta Novi Sad
Matrikula
OS

Osijek 114.616 biztanlerekin Kroaziako laugarren hiria da, eta Eslavoniako handiena. Drava ibaiaren ertzean dago.

Izena

Daukan kokapen geografikoa dela eta hainbat herrik gobernatu izan dute Osijek, horren lekuko hizkuntza ezberdinek berari emandako izena (hungarieraz: Eszék, alemanez: Esseg, latinez: Essec, turkieraz: Ösek). Izena berez "oseka" hitz kroaziarretik dator eta itsasbehera esan nahi du, izan ere ibaiaren igoeren erruz sarritan uholdeak izaten zituenez pixka bat gorago eraiki zuten herria, "itsasaldia" iristen ez zen tokian.

Historia

Iliriarrak izan ziren inguru hauetako lehen biztanleak. Hadriano enperadoreak 131ean Mursa zeritzon asentamentuari kolonia izaera eman zion. Baina ingurua oso istilutsua zen eta kroaziarrak iritsi zirenerako Mursaren aztarnak baino ez ziren gelditzen. Hauek orduan Osijek sortu zuten 1196 urtean. 1526 urtean otomandarrek hiria suntsitu eta beren estilora berreraiki zuten.

1687an Habsburgotarren menpe gelditu zen eta XVIII mendean Tvrđa izeneko gotorlekua eraiki zuten goiko hiria (Gornji Grad) eta beheko hiriaren (Donji Grad) ondoan. 1786 arte ez zuten hiru hiriek bat egingo. XIX mendean hiri berria (Novi Grad) sortuko zen eta une horretan Kroaziako hiri handiena izatera iritsi zen Osijek.

1958tik aurrera Zagreb eta Belgraden arteko errepide berrian zegoenez oso ongi konektaturiko hiria izan da. Kroaziaren askatasunerako gerran ez zuen kalte handirik jasan.

Klima

    Datu klimatikoak (Osijek)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.6 5.5 11.7 17.3 22.4 25.6 28.0 27.6 23.5 17.3 9.8 4.4 16.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.2 -2.9 1.2 5.7 10.4 13.5 15.0 14.4 10.9 6.2 2.2 -1.5 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45.5 41.8 45.3 59.8 69.2 81.8 60.8 57.6 54.3 60.1 61.3 54.7 692.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 11 12 13 13 13 10 9 9 10 13 14 139
Iturria: World Meteorological Organisation (UN)

Ondasun nabarmenak

  • Tvrđa zitadela.
  • Ante Starčevića enparantza
  • Baranjarako eskegitako zubia

Iruditegia

Hiria Drava ibaiaren ertzean.
Hiria Drava ibaiaren ertzean.
Mikel deunaren eliza.
Mikel deunaren eliza.
Tvrđa zitadela.
Tvrđa zitadela.
Ante Starčevića enparantza.
Ante Starčevića enparantza.
Museo arkeologikoa.
Museo arkeologikoa.
5 images

Pertsona famatuak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Informazio turistikoa
  • (Kroazieraz) Informazio Osijek

Read next

In 84 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article