factograf
EU
Sign in

maite den zerbaitek, harengandik urrun egotean, eragiten duen sentimendua

Oroimin

Oroimin

Oroimina edo nostalgia sentimendu mota bat da; maite den zerbaitek, harengandik urrun egotean, eragiten duena. Gehienetan iraganeko garai ederrak gogoratzean sortzen da.

Hitza

Euskal jatorriko hitza oroimena eta mina hitzen elkarketaz sortutako hitz elkartu bat da, mailegua grezieratik datorren bitartean (νόστος (nóstos), etxerako itzulera, eta ἄλγος (álgos), mina, hitzen elkarketa da), zeina XVII. mendean medikuntza ikasle batek berreskuratu zuen, suitzar mertzenarioek jaioterritik urrun egoteagatik pairatzen zuten larritasuna hitzez adierazteko. Sentimendu honi izena jartzeak eta gainera, medikuntzak jarri izanak, Aro Moderno goiztiarrean harrabotsa izan zuen Erromantizismoan.

Ezaugarriak

Oroimina denboraren joanarekin, atzera itzul ezin izatearekin eta atzean utzitako pertsona, aukera eta ekintzekin lotuta egon ohi da, horiek denek sortzen duten goibeltasun sentimendu bat dela esan daiteke, tristura mota bat, hortaz. Sarritan agertu ohi da "haurtzaro liluragarria" edo "garai zahar ederrak" eduki zituzten pertsonengan.

Zientziak gai honi buruzko hainbat ikerketa egin ditu, gehienak pertsona bakoitzaren bizitzan oinarrituta eta oroimina era desberdinetan artifizialki eraginda. Usaimena eta ukimena oroiminaren eragile indartsuak dira, zentzumen hauek jasotako estimulua amigdalatik igarotzen delako lehenik, hau da, sentiberatasuna eragiten duen garuneko gunetik. Oroimina ez du edozein ekintzak eragiten; ekintza horrek gehienetan iraganeko garai eder bateko gertakizun garrantzitsu batekin lotuta egon behar du, adibidez, iraganean pertsona egondako toki batekin. Musikak eta eguraldiak ere oroimin sakona eragin dezakete.

Read next

In 67 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article