Nunchakua (ヌンチャク (japonieraz: {{{2}}}); txinera tradizionalez: 雙節棍; Wade–Giles: shuāng jié gùn edo 兩節棍, liǎng jié gùn; koreeraz: 쌍절곤 Asiako borroka-arteetako arma tradizional bat da. Bi makila labur ditu, ia beti 30 eta 60 zentimetro arteko neurrikoak, soka edo kate batekin lotuta. Batez ere kolpe edo blokeatze ekintzetarako erabiltzen da, baina beste teknika batzuekin ere egoki da, hala nola etsaia blokeatzeko edo itotzeko.
XX. mendearen erdialdean Bruce Lee aktoreak ezagutarazi zuen, Fist of Fury eta Enter the Dragon filmetan. Leek bere Dan Inisanto bere irakasle filipinarrengandik ikasi zuen teknika. Ninja Dortoketako Michelangelok ere erabiltzen du.