factograf
EU
Sign in

Nitrazio

Nitrazio
Nitroglizerinaren sintesia
Nitroglizerinaren sintesia

Kimikan nitrazio bi erreakzio-klaseri esaten zaie.

Batetik azido nitrikoak ezein substraturekin duen erreakzioari esaten zaio, adibidez, glizerinaren esterifikazioa azido nitrikoz nitroglizerina sintetizatzeko. Kasu honetan, nitrogeno-atomoa katea karbonatuaren oxigeno-atomo bati lotzen zaio.

Bestetik, in strictum sensus, kimika organikoan konposatu batean nitro talde bat txertatzeari esaten zaio, etsenplurako, toluenoaren nitrazioa trinitrotoluenoa erdiesteko. Hauetan nitrogeno-atomoa katea karbonatuaren karbono-atomo bati edo beste nitrogeno-atomo bati lotzen zaio.

Erabilera

In strictum sensus nitrazioak erabilera industrial oparoa du, inportanteena delarik konposatu nitroaromatikoak sintetizatzea, adibidez, nitrobentzenoa. Lehergaien fabrikazioa aspektu inportantea izanik ere, sintesi kimikoan tarteko erreaktibo edo prekurtsore gisa asko usatzen dira nitrokonposatuak.

Read next

In 36 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article