factograf
EU

Nevada

Nevada

Key facts

biztanleria3.104.614
azalera286.380km²
honako hau daAmeriketako Estatu Batuetako estatu
estatu burujabeAmeriketako Estatu Batuak
hiriburuaCarson City
sorrera data1864(e)ko urriaren 31(a)
itsas mailaren gainetiko altuera1.676m
gobernuburuaJoe Lombardo
kontinenteaIpar Amerika
honako erakunde administratiboan dagoAmeriketako Estatu Batuak
All data from the card 13
Izen ofiziala
State of Nevada
ISO 3166-2
US-NV
Hiriburua
Carson City
Nevadako gobernadorea
Joe Lombardo
Koordenatuak
39°N 117°W / 39°N 117°W
Azalera
286.380 km²
Mugakideak
Kalifornia, Oregon, Idaho, Utah eta Arizona
Punturik altuena
Boundary Peak (en)
Biztanleria
3.104.614 (2020ko apirilaren 1a)213.769 (2015)
Dentsitatea
10,84 bizt/km²
Etxebizitzak
1.130.011
Hizkuntza ofiziala
baliorik ez
Ordu eremua
Ozeano Bareko ordu-eremua, Mendiko ordu-zona eta America/Los_Angeles

Nevada Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko estatu bat da. Hiriburua Carson city da. Guztira 2,5 milioi biztanle ditu (2007). Nevadako hiri nagusiak (biztanle gehien dituenetik hasita) Las Vegas, Henderson, Paradise, Reno, Sunrise Manor, North Las Vegas, Spring Valley, Sparks eta Carson City dira.

XIX. mendearen bukaeraz geroztik Iparraldeko eta Hegoaldeko euskal herritar asko joan izan da Nevadara artzaintzan lan egitera, eta euskaldun jatorriko jende asko dago, Reno inguruan batez ere. 1968an sortu zen, Reno hirian, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies saila, euskal kulturaren ikerketagune eta irakaskuntzagune garrantzitsua, William A. Douglas zuzendari duena.

Geografia

Mugak

Nevadak mugakide hauek ditu: iparraldean, Oregon eta Idaho estatuak; ekialdean, Utah estatua; hego-ekialdean, Arizona estatua; hegoaldean eta mendebalean, Kalifornia estatua.

Arroa Handia izeneko ordoki zabalaren barruan dago; ordoki horrek Mendi Harritsuak banatzen ditu, eta mendikate eta muino asko ditu. Ibai nagusiak Humboldt eta Snake dira.

Klima

Klima lehorra da, oso beroa, eta neguan hotza.

Historia

XVI. mendearen bukaeran espainiarrek esploratu zuten, eta Espainia Berria erregeorderriaren barne egon zen. 1848an Mexikok Estatu Batuen esku utzi zuen lurraldea; 1850ean Utah estatuak beretu zuen. 1849tik aurrera jendetza handia iragan zen handik Kaliforniarako bidean, han urrea aurkitu omen zutela eta. 1861ean lurralde autonomoa izan zen; 1864an Ameriketako Estatu Batuetako estatu egin zen.

Ekonomia

Ameriketako Estatu Batuetako estaturik idorrena denez, lur gutxi lantzen da, eta lantzen dena ureztatzearen mende dago (zerealak, patatak; hegoaldean, tomateak eta fruituak). Abere hazkuntzak garrantzi handia du Nevadako ekonomian. Meatze asko dira: urrea, kobrea, beruna, zilarra, burdina, zinka, merkurioa, titanioa.

Industria: zurgintza, beiragintza, kimika gaiak, elektronika.

Turismoa garrantzi handiko alorra da; Las Vegasko eta Renoko kasinoek etekin handia ematen diote estatuari.

Kultura

Nevadako Black Rock basamortuan Burning Man festibala ospatzen da.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Estatuaren webgune ofiziala
  • (Ingelesez) Center for Basque Studies


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 202 languages

EuskaraAfrikaansAlemannischአማርኛaragonésÆngliscالعربيةܐܪܡܝܐالدارجةمصرىasturianuAymar aruazərbaycancaتۆرکجهBasa BaliBoarischžemaitėškaBikol Centralбеларуская (тарашкевіца)беларускаябългарскиभोजपुरीBislamaবাংলাབོད་ཡིགবিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরীbrezhonegbosanskiбуряадcatalàChavacano de Zamboanga閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄нохчийнCebuanoᏣᎳᎩTsetsêhestâheseکوردیcorsuqırımtatarcačeštinaчӑвашлаCymraegdanskdagbanliDeutschZazakieʋegbeΕλληνικάemiliàn e rumagnòlEnglishEsperantoespañoleestiفارسیsuomiføroysktfrançaisarpetanNordfriiskFryskGaeilgeGagauzGàidhliggalegoAvañe'ẽ𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺GaelgHausa客家語 / Hak-kâ-ngîHawaiʻiעבריתहिन्दीFiji HindihrvatskihornjoserbsceKreyòl ayisyenmagyarհայերենinterlinguaBahasa IndonesiaInterlingueIgboIñupiatunIlokanoIdoíslenskaitalianoᐃᓄᒃᑎᑐᑦ / inuktitut日本語JawaქართულიKabɩyɛKumoringқазақшаಕನ್ನಡYerwa Kanuri한국어къарачай-малкъарکٲشُرkurdîkernowekкыргызчаLatinaLadinoLëtzebuergeschLingua Franca NovaLimburgsLigureLadinlombardລາວlietuviųlatviešuमैथिलीMalagasyолык марийMāoriMinangkabauмакедонскиമലയാളംмонголꯃꯤꯇꯩ ꯂꯣꯟमराठीкырык марыBahasa Melayuမြန်မာဘာသာمازِرونیNedersaksiesPlattdüütschनेपालीनेपाल भाषाNederlandsnorsk nynorsknorskDiné bizaadoccitanиронਪੰਜਾਬੀKapampanganPapiamentuPicardDeitschपालिpolskiPiemontèisپنجابیپښتوportuguêsRuna Simirumantschromânăрусскийसंस्कृतम्саха тылаsardusicilianuScotsسنڌيdavvisámegiellasrpskohrvatski / српскохрватскиසිංහලSimple Englishslovenčinaslovenščinaanarâškielâshqipсрпски / srpskiSeeltersksvenskaKiswahiliślůnskiதமிழ்тоҷикӣไทยTürkmençeTagalogtolışitoki ponaTürkçeтатарча / tatarçachiTumbukaئۇيغۇرچە / Uyghurcheукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetoTiếng ViệtWest-VlamsVolapükWinaray吴语isiXhosaმარგალურიייִדישYorùbáVahcuenghZeêuws文言閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文isiZulu

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article