factograf
EU
Sign in

Nerva

Nerva

Key facts

jaiotza data30(e)ko azaroaren 8(a)
heriotza data98(e)ko urtarrilaren 27(a)
jarduerapolitikari
jaiolekuaNarni
karguaErromatar enperadorea
honako iturriak deskribatzen duPaulys Realenzyklopädie der klassischen Altertumswissenschaft
All data from the card 15
Jaiotzako izen-deiturak
Marcus Cocceius Nerva
Jaiotza
Narni, 30eko azaroaren 8a
Herrialdea
Antzinako Erroma
Heriotza
Gardens of Sallust (en) , 98ko urtarrilaren 27a (67 urte)
Hobiratze lekua
Augustoren Mausoleoa
Heriotza modua
berezko heriotza
Aita
Marcus Cocceius Nerva
Ama
Octavia Sergia Plotilla
Seme-alabak
ikusi Trajano
Haurrideak
ikusi Cocceia (en)
Leinua
Antoniar leinu
Hizkuntzak
latina
Jarduerak
politikaria
Kidetza
Antoniar leinu
Erlijioa
Antzinako Erromako erlijioa
Artikulu hau Erromatar Inperioko enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nerva (argipena)».

Nerva (latinez: Marcus Cocceius Nerva; Narni, 35eko azaroaren 8a - Erroma, 98ko urtarrilaren 27a) Antzinako Erromako enperadorea izan zen 96tik hil zen arte. Vespasiano bezala, familia probintziakoa zen, ez Erromako elitekoa. Hala ere, azken enperadore italiarra izan zen.

Nervak ez zuen ohiko cursus honorum-a egin, nahiz eta Vespasianorekin (71an) eta Domizianorekin (90ean) kontsul izendatu zuten. Domizianoren erresuma ikaragarriaren ondoren, konspiratzaileek Nerva izendatu zuten enperadore. Hautaketa hori Nervaren adinak (61 urte zituen) eta seme-alabarik ez izanak eragin ahal izan zuten.

Nervak doinu berria eman zion Erromako giro politikoari: traizioaz leporatutakoak aske utzi zituen eta traizioarengatik auziperatzea zigortu zuen. Bahitutako ondasun asko itzuli zituen eta Senatuaren parte-hartzea bultzatu zuen. Neurri horien helburua herriaren entzutea lortzea bazen ere, Domizianoren itzalak bizirik jarraitzen zuen, batez ere armadaren artean. Hori zela eta, 97ko urrian, Pretoriar Guardiak Jauregi Inperialari eraso egin zion eta Nerva bahitu zuen. Haien eskakizunen aurrean amore eman behar izan zuen Nervak: Domizianoren hiltzaileak zigortu zituen eta matxinatutako pretoriarrei eskerrak eman izan zizkien.

Orduan, Nervak Trajano, Germaniako legioen jenerala, semetzat eta oinordekotzat hartu zuen. Trajanok Nervaren kontrako matxinadaren erantzuleak zigortu eta hil zituen. 98an, sukarra eta hotzikara zela kausa, hil zen Nerva.

Read next

In 83 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article