NGC 281 nebulosa bat da, Cassiopeia konstelazioan. Edward Emerson Barnardek aurkitu zuen 1881eko azaroaren 16an. H II eskualde bateko emisio nebulosa bat da, Esne Bidearen Pertseo Beso Espiralean. IC 1590 kumulu irekiarekin lotuta dago. Orain gutxi egindako irrati paralaxia bidezko neurketa batek dio 9.200 argi urtera dagoela. Lagun artean Pacman Nebulosa ere deitzen da, Pac-Man bideojokoko pertsonaiarekin duen antza dela eta.
Kanpo estekak
- NGC 281 ikusi WikiSky webgunean: DSS2, SDSS, GALEX, IRAS, Hydrogen α, X-Ray, Astrophoto, Sky Map, Artikuluak eta irudiak
- Behaketa datuak
