factograf
EU
Sign in

NGC 1513

NGC 1513
All data from the card 7
Itxurazko magnitudea (V)
8,4 eta 8,71
Aurkitzailea
William Herschel
Aurkikuntza-data
1790eko abenduaren 28a
Konstelazioa
Perseus (konstelazioa)
Abiadura erradiala
−15,13 km/s
Igoera zuzena
62,65 °
Deklinazioa
49,517 °

NGC 1513 Perseus konstelazioan dagoen kumulu ireki bat da. 8,4ko magnitudea du. William Herschel astronomo alemaniar-britainiarrak aurkitu zuen 1790eko abenduaren 28an.

NGC 1513 Eguzki-sistematik 1.320 parsec ingurura dago (4.300 argi-urte inguru), eta azken kalkuluen arabera 129 milioi urte ditu. Kumuluaren itxurazko diametroa 12,0 arku-minutukoa da; distantzia kontuan hartuta, horrek 15 argi-urte inguruko benetako diametroa ematen du.

Robert Trumplerren kumulu irekien sailkapenaren arabera (II1m), kumulu honek 50 eta 100 izar artean ditu (m letra), kontzentrazio ertainekoak (II), eta horien magnitudeak tarte txiki batean banatzen dira (1 zenbakia).

Kanpo estekak

  • NGC 1513 — SEDS
  • NGC 1513 — LEDA


Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Read next

In 27 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article