Mozilla software libre komunitate bat da, Netscapeko kideek 1998an abiatua. Mozilla komunitateak Mozilla izeneko produktuen multzoa erabili, garatu, argitaratu eta laguntzen ditu, software librea eta estandar irekiak bultzatuz. Komunitatea laguntzeko Mozilla Fundazioa existitzen da, irabazi asmorik gabeko erakundea, eta Mozilla Corporation, enpresa gisa funtzionatzen duena.
Mozillaren produktu nagusiak Firefox web-nabigatzailea, Thunderbird e-posta bezeroa, Bugzilla akatsen kudeaketa eta jarraipen sistema eta Gecko motorra daude.