factograf
EU

Mortsel

Mortsel

Key facts

biztanleria26.157
azalera7,78km²
honako hau daBelgikako udalerria
estatu burujabeBelgika
gobernuburuaErik Broeckx
hizkuntza ofizialanederlandera
All data from the card 10
Alkatea
Erik Broeckx
Posta kodea
2640
Herriburua
Mortsel (en)
Koordenatuak
51°10′13″N 4°27′24″E / 51.1703°N 4.4567°E
Azalera
7,78 km²
Mugakideak
Boechout, Edegem, Hove eta Anberes
Biztanleria
26.157 (2020ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
3.362 bizt/km²
Telefono aurrizkia
03
Hizkuntza ofiziala
nederlandera

Mortsel (nederlanderaz ahoskatua:) Belgikako iparraldean dagoen hiria da, Flandriako Anberesko probintzian dagoena. 2015eko urtarrilaren 1ean 25.143 biztanle zituen. Flandriako populazio dentsitate handiena duen udalerria da, eta Belgikako bigarren handiena (Saint-Nicolasen atzetik), Brusela-Hiriburua eskualdea kenduta.

Geografia

Hiriak eremu hauek ditu: Mortsel-Dorp, Oude-God eta Luithagen. Mortselek muga egiten du ondoko udalerri hauekin: Anberes (Wilrijk, Berchem eta Deurne barrutiak), Borsbeek, Boechout, Hove, eta Edegem.

Historia

Mortselen bigarren mundu gerrako alboko kalte tragedia handienetako baten eszenatokia izan zen. 1943ko apirilaren 5ean, Aliatuek Minerva auto-faktoriaren bonbardaketa handia antolatu zuten, garai hartan Luftwaffe abioien konponketak egiteko erabiltzen zena. Helburuan huts egin eta jomuga beharrean ondoko etxebizitza eremua bonbardatu zuten. Horren ondorioz, 936 zibil hil ziren, horietatik 209 haurrak, hau da, Gernikako bonbardaketan baino hildako zibil gehiago eragin zituen, izatez, 400 hildako inguru gertatu baitziren Gernikan.

Anberesen aurka jaurti zen azken V2-a Motselen erori zen ere, 27 hildako eraginez, 1945eko martxoaren 27an.

Ekonomia

Agfa-Gevaert enpresaren egoitza nagusia Mortselen dago. Mortsel ezaguna da bertako tipulengatik.

Read next

In 35 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article