factograf
EU
Sign in

Mongkut

Mongkut

Key facts

jaiotza data1804(e)ko urriaren 18(a)
heriotza data1868(e)ko urriaren 1(a)
jardueramonarka
karguaThailandiako erregea
All data from the card 12
Jaiotza
Thonburi Province (en) , 1804ko urriaren 18a
Herrialdea
Thailandia
Heriotza
Grand Palace (en) , 1868ko urriaren 1a (63 urte)
Heriotza modua
berezko heriotza: malaria
Aita
Rama II.a
Ama
Sri Suriyendra
Ezkontidea(k)
Somanas Vadhanavadi (en) Princess Piyamavadi (en) Debsirindra (en) (1853 - ezezaguna)Pannarai (en) (1861 - 1868)
Haurrideak
ikusi Rama III.aPinklaoWongsa Dhiraj Snid
Leinua
Chakri dinastia
Jarduerak
monarka
Jasotako sariak
ikusi Order of the Nine Gems Order of the White Elephant
Erlijioa
budismoa

Mongkut —nazioartean Rama IV.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: พระจอมเกล้าเจ้าอยู่หัว; Phra Nakhon, 1804ko urriaren 18a - ib., 1868ko urriaren 1a) Siamgo erregea izan zen.

Rama II.aren semea eta Rama III.aren anaiorde eta ondorengoa izan zen, Chakkri dinastiako laugarren erregea. Haren garaian abiarazi ziren estatu moderno baterako lehen erreformak. Rama III.aren agintaldian, fraide egin zen eta, budismoaz gainera, kristautasuna aztertu eta mendebaleko hizkuntza batzuk ikasi zituen. Mendebaleko moldeak Siam-en bete-betean ezartzeko aldekoa zen, eta 1851n, Rama III.a hil zenean, erregetza eskuratu zuen gerora lehen ministro izendatuko zuen Somdet Chao Phraya Si Suriyawongen laguntzaz. Ordudanik mendebaleko gobernuekiko merkataritza harremanak areagotu ziren, Britainia Handia eta Estatu Batuekikoak bereziki, eta irakasle ingeles bat, Anna Leonowens, aukeratu zuen bere seme-alabentzat. Berrikuntza ugari egin zituen apaizgo budistan eta administrazioan. Idazle iaioa izan zen eta, poema bildumez gainera, erlijio eta historia liburuak idatzi zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/10/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 54 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article