factograf
EU
Sign in

Mikala

Mikala

Key facts

itsas mailaren gainetiko altuera1.237m
honako hau damendikate
estatu burujabeTurkia
kontinenteaAsia
honako erakunde administratiboan dagoAydin probintzia
honako iturriak deskribatzen duBrockhaus eta Efron Hiztegi-Entziklopedia
All data from the card 3
Altitudea
1.237 m
Mota
mendikatea
Koordenatuak
37°40′N 27°05′E / 37.67°N 27.08°E

Mikala (antzinako grezieraz: Μυκάλη, Mykálē), Samsun Dağı (euskaraz: «Sansonen mendia») edo Dilek Dağı Turkiako mendebaldeko Aydin probintzian kokatutako mendia da, 1265 metroko garaiera duena. Menderes ibaiaren bokalearen iparraldean dago, Samos uhartearen parean. Lidiako Mesogis mendikatearen parte da eta, bere aurrean, Mikalako itsasartea dago.

Panjonio

Mendiaren iparraldean, antzinako Joniako Priene hiritik gertu, K.a. 800. urte ingurutik, Panjonio izeneko Poseidon Helikonioren santutegia zegoen, Joniar Ligaren biltokia eta non Panjonia izeneko jai erlijioso bat ospatzen zuten.

Gudua

Mikalako gudua persiarren Greziako inbasioarekin amaitu zuen bi gudu garrantzitsuenetako bat izan zen Mediar Gerretan zehar. Gudua K. a. 479ko abuztuaren 27an gertatu zen, Mikala mendiaren magalean, Samos uhartearen kontrako aldean zeuden Joniako lurretan. Gudua, Joniako persiar armadaren gehiengoaren suntsipenarekin amaitu zen, baita bere mediterraniar ontziteriarena ere.

Read next

In 22 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article