Erabilpen asko ditu, batik bat sukaldaritzan. Txikleak ere egiten dira, landare honen zaporea dutenak. Baita bizarra mozteko aparrak eta hortzorea ere. Bere destilaziotik, mentolean oso aberatsa den olioa ateratzen da. Ahoan uzten duen sentsazioa, hotzezkoa da.
Haztokiak
Zertxobait hezeak diren lurzoruetan hazten da, erdi itzalean dauden tokietan batik bat.