factograf
EU
Sign in

May December

May December

Key facts

argitaratze-data2023(e)ko maiatzaren 20(a)
honako hau dafilm
zuzendariaTodd Haynes
genero artistikoafilm dramatiko
All data from the card 13
Argitaratze-data
2023
Izenburua
May December
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Genero artistikoa
film dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena
113 minutu
Kolorea
koloretakoa
Zuzendaria(k)
Todd Haynes
Gidoigilea(k)
Samy Burch (en)
Ekoizlea
Will FerrellPamela Koffler (en) Natalie PortmanChristine Vachon
Konpainia ekoizlea
Gloria Sanchez Productions (en) Killer Films (en)
Edizioa
Affonso Gonçalves (en)
Argazki-zuzendaria
Christopher Blauvelt (en)

May December 2023ko Todd Haynes estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Kritikaren esanetan, Haynesek pelikula deseroso bat egin du. Melodrama eran kontatua, eta umorea erabiliz, ikuslea alde batetik bestera eramango du, pantailan ikusitakoa eta azalean sentitutakoa auzitan jarraraziz. May December-ek (adin tarte handia duten bikoteak izendatzeko erabiltzen den esapidea) mugarik ez duten pertsonaiak erretratatzen ditu, abusua praktika ohikoa bilakatu dutenak, eta, aldi berean, gertatzen ari den horrekiko deskonexio harrigarri bat dutenak.

Sinopsia

Elizabeth Berry fama handiko aktorea da, eta Savannahra joatea erabaki du bere proiektu berria jorratzeko, antzeztu behar duen pertsonaiaren inguruko ikerketa egitera. Izan ere, film berria 1990eko hamarkadako gertakizun polemiko batean oinarrituta dago: Gracie Atherton-Yooren eta Joe Yooren arteko harremanean. Gracie, hain zuzen, bi alaba eta senarra zituen 36 urteko emakumea zen, eta Joe, berriz, animalia denda batean harekin lan egiten zuen 13 urteko mutikoa. Elkarrekin sexu harremanak zituztela argitara atera zenean, Gracie atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Kondena betetzen ari zela jaio zen bikotearen lehen haurra, eta irtetean, ezkondu, eta beste bi haur izan zituzten, egun nerabeak biak ere. Elizabethek Gracieren azalean jarri behar du, eta emakumearen bizitzari buruz ikastera joan da bikotearen etxera.

Aktoreak

  • Natalie Portman: Elizabeth Berry
  • Julianne Moore: Gracie Atherton-Yoo
  • Charles Melton: Joe Yoo
  • Cory Michael Smith: Georgie
  • Elizabeth Yu: Mary Atherton-Yoo
  • Gabriel Chung: Charlie Atherton-Yoo
  • Piper Curda: Honor Atherton-Yoo
  • D. W. Moffett: Tom Atherton
  • Lawrence Arancio: Morris Sperber

Kanpo estekak


Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 29 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article