factograf
EU
Sign in

Marwan II.a

Marwan II.a

Key facts

jaiotza data688
heriotza data750(e)ko abuztuaren 6(a)
jardueraburuzagi militar, politikari, gobernadore
heriotza lekuaAbusir
honako iturriak deskribatzen duBrockhaus eta Efron Hiztegi-Entziklopedia
All data from the card 12
Jaiotza
Bilad al-Sham (en) , 688
Herrialdea
Omeiatar Kaliferria
Heriotza
Abusir, 750eko abuztuaren 6a (61/62 urte)
Heriotza modua
giza hilketa: labankada
Aita
Muhammad ibn Marwan
Familia
ikusi Marwan I.a (aitona)
Leinua
Omeiatarren dinastia
Hizkuntzak
arabiera
Irakaslea(k)
Ja'd ibn Dirham (en)
Jarduerak
buruzagi militarra, politikaria, gobernadorea eta kalifa
Parte hartutako gatazkak
Marwan ibn Muhammad's Caucasian campaign (en) Third Fitna (en) Abbastar Iraultza
Erlijioa
islama

Marwan ibn Muhammad ibn Marwan (arabieraz: مروان بن محمد بن مروان بن الحكم‎, Marwān bin Muḥammad bin Marwān bin al-Ḥakam; 691 – 750eko abuztuaren 6a) omeiatarren kalifa izan zen. 744tik 750 arte gobernatu zuen, hil zutenean. Omeiatarren azken gobernaria izan zen Damaskon.

Al-Himarren semea eta Marwan I.aren biloba, Marwanek kalifa bilakatu zen bere lehengusu Ibrahim ibn al-Walidek abdikatu ondoren. Kalifa izendatua izan aurretik, Marwanek Azerbaijango gobernadore bezala zerbitzatu zuen. Postu honetan, gerra garesti bat egin zuen khazariarren aurka, non garaipen pirriko bat lortu zuen.

Kaliferria hartu ondoren, Marwanek, zatika erortzen zen inperio bat heredatu zuen. Omeiatarren aurkako sentimendua oso zabalduta zegoen, bereziki Iranen eta Iraken, eta abbastarrek jarraitzaile asko zituzten. Hala, Marwanen erregealdia, kalifa bezala, Omeiatar Inperioa mantentzen saiatzeari eskainia izan zen ia erabat.

Marwanek ezin zuen Abbastar Iraultza deiturikoa baretu. Hasieran garaipen batzuk lortu zituen arren, azkenean As-Saffahen aurrean porrot erabakigarria jasan zuen, Zab Handiko guduan. Gudu honetan bakarrik omeiatar familiako 300 kide hil ziren. Marwanek, ondoren, frenetikoki bilatu zuen babesa; mendebaldean aurkitzeko esperantzan, Egiptora bidaia egin zuen, baina Nilo zeharkatzen ari zela harrapatu eta hil egin zuten. Bere heriotzak, omeiatarren aberastasunen amaiera adierazi zuen ekialdean, eta omeiatarren sarraskiak jarraitu zuen abbastarren esku.

Ia omeiatar dinastia osoa hil zen, Abd ar-Rahman I.a printze talentuduna izan ezik, nork al-Andalusera ihes egin zuen eta han omeiatar boterea berrezarri zuen, Kordobako emirerrian, Abbastar Kalifa-herriatik independentea zena.

Read next

In 47 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article