factograf
EU

Marko Furio Kamilo

Marko Furio Kamilo

Key facts

jaiotza data446 BC
heriotza data365 BC
jarduerapolitikari, militar
jaiolekuaAntzinako Erroma
karguaAntzinako Erromako senataria
honako iturriak deskribatzen duSmall Brockhaus eta Efron Hiztegi-Entziklopedia
All data from the card 12
Jaiotza
Antzinako Erroma, K.a. 446
Herrialdea
Antzinako Erroma
Heriotza
ezezaguna, K.a. 365 (80/81 urte)
Heriotza modua
berezko heriotza: gaixotasun infekziosoa
Aita
Lucius Furius Medullinus
Ama
ezezaguna
Ezkontidea(k)
ezezaguna
Seme-alabak
ikusi Lucius Furius Camillus (en)
Haurrideak
ikusi Lucius Furius Medullinus
Leinua
Furii Camilli (en)
Hizkuntzak
latina
Jarduerak
politikaria eta militarra

Artikulu hau politikari eta militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Furio Kamilo (K.a. 446-K.a. 365), jatorri patriziarreko militar eta politikari bat izan zen, Erromatar Errepublikaren hasiera inguruan bizi izan zena.

Bizitza

Camiloren garaipena, Francesco Salviati, Palazzo Vecchio, Florentzia
Camiloren garaipena, Francesco Salviati, Palazzo Vecchio, Florentzia

Tito Livio eta Plutarkoren arabera, zentsore aukeratua izan zen K.a. 403an. Garaipen batekin saritua izan zen lau alditan, eta diktadore izendatua bost aldiz. Erromaren Bigarren Sortzailea tituluaren ohoratua izan zen.

Hamar urteko setio baten ondoren hartu zuen Veii hiriko lurra modu bidegabean banatu izana leporatu zitzaionean, bere borondatez erbesteratu zen Ardean. Berari buruz, Erroman garaile sartu zenean, erregeen garaiak gogoratzen zituen patriziar harro bat zela esaten zen. Erromatarrak Aliako guduan garaituak izan zirenean eta galiarrek Erroma arpilatu zutenean, Marko Furio Kamilo, diktadore eta armadako jeneral bezala berrizendatua izan zen. Bere armadarekin, Kamilok, suntsitutako Erromatik kanporatu zituen, ondoren, hiriaren egoaldean erabat garaitzeko.

Kamilok erromatarrei, lurraldearen suntsipenaren ondorioz abailduta zeudenak, Veyesera joateko asmoa kendu, eta hiria berreraikitzeko konbentzitu zituen. Ondoren, ekuo, volsko eta etruriarren aurka borrokatu zuen, arrakastaz, eta, jarraian, galiarren beste inbaditze bat geldiarazi zuen K.a. 367an. Patriziar jatorrikoa zen arren, Kamilok, plebeioei kontzesioak egiteko beharra ikusi zuen, eta Leges Liciniae-Sextiae deritzen legeak onartu zituen. Izurrite baten ondorioz hil zen K.a. 365ean, 81 urte zituela.

Read next

In 34 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article