factograf
EU

Mark Lanegan

Mark Lanegan
All data from the card 13
Jaiotzako izen-deiturak
Mark William Lanegan
Jaiotza
Ellensburg, 1964ko azaroaren 25a
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza
Killarney, 2022ko otsailaren 22a (57 urte)
Hobiratze lekua
Hollywood Forever Cemetery (en)
Heziketa
Ellensburg High School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
gitarra-jotzailea, egile abeslaria, pop singer (en) , konpositorea, kanta-idazlea, musikaria eta Liedermacher (en)
Kidetza
Screaming TreesQueens of the Stone AgeThe Gutter Twins (en)
Genero artistikoa
rock alternatiboagrungea
Ahots mota
baritonoa
Musika instrumentua
gitarraahotsa
Diskoetxea
Sub Pop

Mark William Lanegan (Ellensburg, Washington, 1964ko azaroaren 25a - Killarney, Irlanda, 2022ko otsailaren 22a) estatubatuar konposatzaile eta abeslaria izan zen, 1990eko hamarkadatik aurrerako ikonikoenetako bat.

Bakarkako ibilbidean itzal handiko erreferentzia izateaz gain, Screaming Trees taldeko buru izan zen, baita Queens of the Stone Age, Mad Season eta The Gutter Twins taldeetako gertuko kolaboratzaile ere.

Musika ibilbidea

1985ean sortu zuen Screaming Trees taldea, Conner anaiekin batera, gitarra elektrikoen soinua distortsionatzeko pedal bati hartuta izena. Bederatzi lan grabatu zituzten 1996ra arte, eta 2000n desegin zuten, ez zutelako topatu euren lanik grabatzeko prest egongo zen diskoetxerik. Seattle inguruan sorturiko rock-grunge mugimenduaren protagonistetako bat izan zen sasoi hartan.

1990. urtean ekin zion bakarkakoari, modu paraleloan eta blues estilora gerturatuz. Inguruko hainbat musikarirengana ere jo zuen estreinako The Winding Sheet lan hartarako, tartean Nirvanako Kurt Cobain eta Krist Novoselicengana. Estudioko hamabi lan utzi zituen denera; tartean, Bubblegum (2004) arrakastatsua, Panthom Radio (2014) eta Straight Songs of Sorrow (2020) azkena.

Mende berriarekin batera, Queens of the Stone Age taldearekin gero eta gehiago agertzen hasi zen. Kaliforniako taldearen bigarren lanean (Rated R, 2001), "In the Fade" kantuan hartu zuen parte, eta Songs for the Deaf (2002) entzutetsuan ere hiru kantutan aritu zen —"A Song for the Dead", "Hangin' Tree" eta "God Is In the Radio"—. Ohikoa bihurtu zuten elkarlana, eta, beste proiektu batzuen artean, Afghan Whigs taldeko Greg Dullirekin sortu zuten gero The Gutter Twins.

2022ko otsailaren 22an hil zen, Killarneyn, Irlandan.

Diskografia

Bakarka
  • The Winding Sheet (1990)
  • Whiskey for the Holy Ghost (1994)
  • Scraps at Midnight (1998)
  • I'll Take Care of You (1999)
  • Field Songs (2001)
  • Bubblegum (2004)
  • Blues Funeral (2012)
  • Imitations (2013)
  • Phantom Radio (2014)
  • Gargoyle (2017)
  • Somebody's Knocking (2019)
  • Straight Songs of Sorrow (2020)

Read next

In 32 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article