factograf
EU

idazle italiarra

Maria Bellonci

Maria Bellonci

Key facts

jaiotza data1902(e)ko azaroaren 30(a)
heriotza data1986(e)ko maiatzaren 13(a)
jardueraidazle, biografo, itzultzaile
jaiolekuaErroma
heriotza lekuaErroma
jasotako sariaStrega Saria
All data from the card 9
Jaiotzako izen-deiturak
Maria Villavecchia
Jaiotza
Erroma, 1902ko azaroaren 30a
Herrialdea
Italiako Erresuma 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a -
Heriotza
Erroma, 1986ko maiatzaren 13a (83 urte)
Aita
Vittorio Villavecchia
Ezkontidea(k)
Goffredo Bellonci (en)
Hizkuntzak
italiera
Jarduerak
idazlea, biografoa, itzultzailea, kazetaria eta historialaria
Jasotako sariak
ikusi Strega Saria (1986) : Rinascimento privato (en) Viareggio Prize (1939)

Maria Villavecchia Bellonci (1902ko azaroaren 30a – 1986ko maiatzaren 13a) idazle, historialari eta kazetari italiarra izan zen, batez ere Lukrezia Borgiaren biografiagatik ezaguna.

Biografia

Maria Villavecchia Erroman jaio zen 1902an. Haren aita, Gerolamo Vittorio Villavecchia, kimikako irakaslea izan zen eta familia aristokratiko batetik zetorren. Bere ama, Felicita Bellucci, Umbriatik zetorren.

1913an Umberto lizeoan hasi zituen ikasketak, eta 1921ean graduatu zen. Goffredo Bellonci kazetariarekin ezkondu zen 1928an.

19 urte zituela, Clio e le amazzoni idatzi zuen, argitaratu gabea bazen ere, Italiako kultura-giroan mugitu zena.

1939an, Lukrezia Borgiaren biografia plazaratu zuenean idazle ezaguna bihurtu zen, izan ere, liburua hamabi hizkuntzatara itzuli zen. Gertaera eta pertsonaia historikoei buruzko lan hau benetako iturri ugaritan oinarritzen zen eta Italiako Errenazimentuko familia garrantzitsuen gainean aritu zen: Borgia, Este, Gonzaga eta Sforza familiak.

Stendhalek asko inspiratu zuen Bellonci, eta, horren ondorioz, zenbait testu italierara itzuli zituen: Vanina Vanini e altre cronache italiane (1961) eta La duchessa di Paliano (1994). Emile Zola-ren Nana (1955) eta Alexandre Dumas-en I tre moschettieri (1977) ere itzuli zituen.

1986ko maiatzaren 13an hil zen Erroman.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Maria Bellonci» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.

Read next

In 14 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article