factograf
EU
Sign in

Mantxu

Mantxu

Key facts

biztanleria10.423.303
honako hau daetnia
estatu burujabeTxinako Herri Errepublika
honako iturriak deskribatzen duIparraldeko Familia Liburua

Mantxua (mantxueraz: ᠮᠠᠨᠵᡠ, manju, txinera tradizionalez: 滿族; txinera sinplifikatuz: 满族; pinyinez: Mǎnzú; Wade–Giles: Man3-tsu2) jatorria Mantxurian duen talde etnikoa da. Txinako Herri Errepublikak ofizialki onartzen duen gutxiengo etnikoetako bat da. Gaur egun, 10.000.000 inguru dira eta Mantxuria ohian, Pekinen eta Mongolian bizi dira.

Izenaren jatorria XVI. mendekoa bada ere, mantxuak tungus multzo etnikoari dagokion jurchen taldearen ondorengoak direla uste da. XVI. mendearen erdialdearen eta XX. mendearen hasieraren artean, mantxuek Txinako Inperioaren agintea izan zuten, Qing dinastiaren bitartez. Konkistaren ondoren, mantxu gehienak Txinara mugitu eta han kokatu ziren, eta txinatar asko, berriz, Mantxurian. Egoera hark mantxuen kulturaren beherakada ekarri zuen, batez ere Qing dinastiak aginpidea galdu zuenetik.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 77 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article