Major Dundee (euskaraz Dundee maiorra) 1965eko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Charlton Heston, Richard Harris, Jim Hutton eta James Coburn aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
AEBtako Gerra Zibila (1861-1865), Mexiko Berria. Benlin gotorleekuak Sierra Charriba (Michael Pate) apatxe matxinatuaren erasoak jasan ohi ditu, apatxeak behi erasoak amaitu ondoren muga igaro eta Mexikon babes hartu ohi du. Oraingo honetan hiru haur ere bahitu ditu. Dundee maiorrak (Charlton Heston) bere buruzagien aginduei jaramonik egin gabe, gaizkile, beltz eta preso konfederatuak erreklutatu eta apatzeak jarraitu eta haurrak erreskatatzeko taldea osatuko du, baina betebehar horretan Mexikon daudela frantziar gudarosteari ere aurre egin beharko diote.
Aktoreak
- Charlton Heston: Amos Charles Dundee maiorra
- Richard Harris: Benjamin Tyreen kapitaina
- James Coburn: Samuel Potts
- Michael Anderson Jr.: Tim Ryan
- Jim Hutton: Graham tenientea
- Senta Berger: Teresa Santiago
- Mario Adorf: Gomez sarjentua
- Brock Peters: Aesop
- Warren Oates: O.W. Hadley
- Ben Johnson: Chillum sarjentua
- R.G. Armstrong: erreberendoa
- L.Q. Jones: Arthur Hadley
- Slim Pickens: Wiley
- Michael Pate: Sierra Charriba
- Karl Swenson: Waller kapitaina
- John Davis Chandler: Jimmy
- Dub Taylor: Priam
- Albert Carrier: Jacques Tremaine kapitaina
- José Carlos Ruiz: Riago
- Aurora Clavel: Melinche
- Begonia Palacios: Linda
- Enrique Lucero: Aguilar doktorea
- Francisco Reyguera: Apache zaharra
Kanpo estekak
- Major Dundee filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)