factograf
EU

Münster

Münster

Key facts

biztanleria306.368
azalera303km²
honako hau dahiri handi, Alemaniako hiri-udalerri
estatu burujabeAlemania
itsas mailaren gainetiko altuera60m
gobernuburuaTilman Fuchs
All data from the card 14
Alkatea
Tilman Fuchs
Izen ofiziala
Münster
Jatorrizko izena
Münster
Posta kodea
48143–48167
Udalerri kodea
05515000
Koordenatuak
51°57′45″N 7°37′32″E / 51.9625°N 7.6256°E
Azalera
303,28 km²
Altitudea
60 m
Mugakideak
Senden, Steinfurt District (en) , Coesfeld (en) , Warendorf District (en) eta Drensteinfurt
Biztanleria
306.368 (2025eko abenduaren 31)
Dentsitatea
1.010 bizt/km²
Telefono aurrizkia
0251
Hiri senidetuak
Lublin, Vinnytsia, York, Mühlhausen, Orléans, Kristiansand, Monastir, Rishon LeZion, Fresno, Riazan eta Enschede
Matrikula
MS

Münster Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiri independentea da. Westfaliako iparraldean kokatzen da eta Münster eskualdeko hiriburu eta gune kultural nagusia kontsideratzen da.

Geografia eta klima

Aa ibaiaren ertzean dago, Ems ibaiarekin bat egiten duen puntutik 15 kilometro hegoaldera. Münsterländer Kiessandzug mendizerrak zeharkatzen du hiria, baina muinorik altuena den Mühlenberg-ek 96 metrotako garaiera baino ez du. Azalerari dagokionez Alemaniako metropoli eremu handienetakoa da, izan ere etxeak baxuak izateaz gain nekazal eremuak ere hirian txertaturik baitaude. Hiriak 302'89 km²-ko azalera badu ere, nekazal eremuek 156'61 km² estaltzen dute, etxeek 57'54 km², basoek 56'69 km², garraiobideek 25'73 km² eta urak 8.91 km².

Esaera zahar batek dio Entweder es regnet oder es läuten die Glocken. Und wenn beides zusammen fällt, dann ist Sonntag (Edo euria egiten du edo kanpaiek jotzen dute. Biak batera gertatzen badira igandea da). Euri asko egitearen fama du, baina batezbestekoa (urteko 758 mm) Alemania osoaren antzekoa da, hala ere aipatzekoa da egun euritsuak asko izaten direla. Batazbesteko tenperatura 9'4 °C da eta neguak suabeak dira, ez baitu normalean elurrik egiten.

    Datu klimatikoak (Münster)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 4 8 13 18 21 22 22 19 14 8 4 13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -2 0 3 7 10 12 12 9 6 2 -1 4.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 48 60 50 64 74 67 66 63 54 71 77 758
Iturria: http://www.holidaycheck.de/klima-wetter_Muenster-ebene_oid-id_11030.html Holidaycheck webgunea

Historia

Münsterreko bakea, (Gerard Terborch 1648)
Münsterreko bakea, (Gerard Terborch 1648)

Sorrera eta garapena

793 urtean Karlomagnok Frisiako Ludger bidali zuen Münsterland kristautzera. Hasieran monasterioa sortu zuen baina inguruak zituen baldintza egokiek herriaren zabalkuntza azkarra ekarri zuten eta 803rako katedrala eraikitzen hasiak ziren. 805ean Ludger bera bihurtu zen Münsterreko lehen apezpiku. Katedrala 850an bukatu zuten eta honekin batera liburutegia, eskola eta elizaren administrazio gunea sortu ziren. 1040an Henrike III.a Münsterreko lehenengo errege bihurtu zen. Hain garrantzitsua zen hiria 1046rako Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu zutela. Hansa Ligan sartu zen 1441ean.

Münsterreko matxinada

1534 eta 1535. urteetan Münsterreko matxinada izenaz ezagutzen dena gertatu zen. Anabaptista erradikalek teokrazia komunal bat ezartzeko saiakera egin zuten. Jan Matthysen gidaritzapean txanpona ezeztatu, jabegoa elkarbanatu eta gizakien arteko berdintasuna aldarrikatu zuten, gerora "kristautasun komunista" deitu izan dena. Hiria, esku anabaptistetan egon zen 18 hilabetez, 1534ko otsailean udaletxea hartu eta Bernhard Knipperdolling alkate izendatu zenetik, 1535. urtean setio-indarrak hirian sartu ziren arte. Iraultzaile guztiak exekutatu eta hirian zehar eskegi zituzten.

Aro modernoa

Münster berehala errekuperatu zen eta 1580rako Westfaliako hiri nagusia zen berriz ere. 1648ko urtarrilaren 30ean Espainiako Erresumak eta Herbeheretar Errepublikak bertan eta Osnabrücken sinatu zuten Westfaliako bakea.

1780an Münsterreko Unibertsitatea (Westfälische Wilhelms-Universität, WWU) sortu zen. 1802an Napoleonen gerren ondoren Prusiak konkistatu zuen eta Westfaliako probintziako hiriburu ezarri zuen.

XX mendea

Münsterreko apezpikua zen Clemens August Graf von Galen 1940 urtean Nazien aurka sutsuki mintzatu zen. Bigarren Mundu Gerran hiria izugarri gotortu zen arren 1944eko bonbaketek alde zaharraren %91 eta hiri guztiaren %63a suntsitu zuten. 1945ean estatu batuarrek hartu zuten Münster. Gerra ondoren britainiarren okupazio eremuan gelditu zen eta 50. hamarkadan hiriaren alde zaharra berreraiki zen.

Demografia

2022ko zentsuaren arabera 303.772 biztanle zituen: 145.114 gizonezko (% 47,8) eta 158.658 emakumezko (% 52,2); 100 emakumeko 91,5 gizonezko zeuden. Biztanleen % 15,2 18 urtetik beherakoak ziren eta % 18,2 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 11,0 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 53,1 ezkongabeak ziren eta % 34,1 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.<ref name="Zensus2022">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabellen|hizkuntza=de|url=https://www.zensus2022.de/%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|sartze-data=2026-09-05}}</ref>

Biztanleriaren tamainaUrtea260.000270.000280.000290.000300.000310.000320.000330.0001970198019902000201020202030MünsterBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.

Jatorria

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 78,3ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 20,1k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 1,6k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 85,2 beraiek etorritakoak ziren eta % 14,8 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.<ref name="Zensus2022-Demografia">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>

Migrazio-jatorria

237.721
61.135
Migrazio-jatorririk gabe (237.721)Migrazio-jatorri osoa (61.135)Migrazio-jatorri partziala (4.914)

Etxebizitza

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 166.045 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (117.118, % 70,5) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 85,71 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 8,71 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 2,0 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 29,2 jabeak okupatzen zituzten.<ref name="Zensus2022-GebWohn">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>

166.045etxebizitza
85,71 m²batez besteko azalera
8,71 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

45.229
117.118
Jabetzan (45.229)Alokairuan (117.118)Aisialdikoa (297)Hutsik (3.397)
% 2,0hutsik dauden tasa
% 29,2jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (39.503). Etxebizitza gehienak 1960-1969 artean eraiki ziren (27.805); eraikin guztien % 80,6 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (108.078 etxebizitza).<ref name="Zensus2022-GebWohn" />

Gela kopurua

Gela bakarra18.316
2 gela23.658
3 gela39.503
4 gela37.421
5 gela22.387
6 gela12.720
7 gela edo gehiago12.042

Eraikuntza garaia

1919 aurretik5.690
1919-194914.189
1950-195927.138
1960-196927.805
1970-197927.477
1980-198915.492
1990-199916.062
2000-200912.958
2010-20159.720
2016 eta geroago9.511

Berogailu mota

27.457
22.816
108.078
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (27.457)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (22.816)Bloke-berogailua (Blockheizung) (5.386)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (108.078)Labe indibiduala (2.099)Berogailurik gabe (205)

Guztira 57.451 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa ilarako etxea zen (21.971, % 38,2). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (34.605).<ref name="Zensus2022-GebWohn" /> Guztira 160.105 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (84.003, % 52,5).<ref name="Zensus2022-Haushalte">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>

57.451bizitegi-eraikin
160.105etxegune

Eraikin mota

21.803
11.376
21.971
Etxe bakartua (21.803)Etxe atxikia (bikoitza) (11.376)Ilarako etxea (21.971)Bestelako eraikin mota (2.302)

Etxebizitza kopurua eraikineko

34.605
6.446
9.997
5.049
Etxebizitza bakarra (34.605)2 etxebizitza (6.446)3-6 etxebizitza (9.997)7-12 etxebizitza (5.049)13 etxebizitza edo gehiago (1.362)

Etxegunearen tamaina

84.003
42.026
15.616
Pertsona bakarra (84.003)2 pertsona (42.026)3 pertsona (15.616)4 pertsona (12.232)5 pertsona (4.237)6 pertsona (1.994)

Ondasun nabarmenak

Münsterreko udaletxea
Münsterreko udaletxea

Ekonomia

Hiriaren ekonomia unibertsitatean eta estatu administraziotan oinarriturik dago gaur egun. Parke teknologiko aurreratua ere badu, bertan informatika, nanoteknologia eta bioteknologia enpresak daudelarik besteak beste.

Hiri senidetuak

Duisburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Hiritar ezagunak

Read next

In 110 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article