| Daxt-e Lut1 | |
| Mota | Naturala |
| Irizpideak | vii, viii |
| Erreferentzia | 1505 |
| Kokalekua | Kerman Iran |
| Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
| Koordenatuak | 30°36′18″N 59°04′04″E / 30.605°N 59.06777°E |
| Izen ematea | 2016 (XL. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Lut basamortua (persieraz: دشت لوت, Daxt-e lut, "Hutsaren basamortua"), askotan Daxt-e Lut basamortua, Irango Kerman probintzian dagoen basamortu gazi zabala da. Satwlite-telemetria bidezko gehienezko lurrazal-tenperatura 70,7 °C izanik (baina ez aire-tenperatura, txikiagoa dena), munduko lekurik beroenetakoa da. Lehorrenetakoa ere bada.
2016an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Ezaugarriak



Irango geografiaren ezaugarri nagusia goi-ordoki bat da mendiz inguratua eta arro hidrologikoetan banatua. Daxt-e Lut horietako basamortu-arro bat da, 480 km luze eta 320 km zabal, eta munduko leku lehorrenetakotzat joa. Beste basamortu-arro nagusia Daxt-e Kavir da.
Lut basamortuaren azalera 51.800 km2 inguru da. Urtaro hezean, udaberrian, une labur batez ura Hazaram mendietatik jeisten da, baina azkarregi lehortu eta atzean uzten ditu harriak, hondarra eta gatza bakarrik.
Basamortuaren ekialdea behe-ordoki bat da, gatzagaz estalia. Erdialdea aldiz, haizeak lurra zizelkatu du 150 km luzeran, bizkar eta ildo paraleloak sortuz, 75 m garai direnak. Eremu honetan arroila eta dolina ugari dago. Hego-ekialdea hondarrezko hedadura zabala da, saharar erg bat bezalakoa, 300 m garaiko dunak dituena, munduko garaienetakoak.
