factograf
EU
Sign in

Lombok

Lombok

Key facts

biztanleria3.352.988
azalera5.435km²
honako hau dauharte
estatu burujabeIndonesia
itsas mailaren gainetiko altuera294m
honako erakunde administratiboan dagoMendebaldeko Nusa Tenggara
All data from the card 8
Mendirik altuena
Rinjani mendia
Altitudea
294 m
Mota
uhartea
Azalera
5.435 km²
Koordenatuak
8°37′52″S 116°19′03″E / 8.63122°S 116.31756°E
Honen parte da
Sondako Uharte Txikiak
Ur-gorputza
Indiako ozeanoa
Leku geografikoa
Sondako Uharte Txikiak

Lombok Indonesiako uhartea da, Sondako uharte txikiak uhartedian dagoena, Bali eta Sumbawa uharteen artean. 4.514 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 3.166.789 biztanle zituen. Administratiboki Mendebaldeko Nusa Tenggara probintziaren zati da, eta bertan dago Mataram, probintziako hiriburua eta hiririk handiena.

Geografia

Sonda uhartediko gainontzeko uharteak bezala, Lombok Wallace Lerroan dago, hego-ekialdeko Asia eta Ozeaniaren arteko muga biogeografikoan. Interes zientifiko handiko gunea da, daukan biodibertsitate aberatsarengatik.

Historia

Historikoki, ondoan duen Bali uharteko dinastia hinduekin loturik egon da. 1674an, herbeheretarrak iritsi ziren uhartearen ekialdera. 1894an, sasaktarren matxinada bat probestuz, herbeheretarrek uhartea oso-osorik kontrolatzea lortu zuten.

Turismoa

Balik bezain turismo masiborik ez du jasotzen. Hori dela eta, bisitariek ia hutsik dauden hondartzak eta edertasun handiko paisaiak aurki ditzakete, 3726 metroko garaiera duen Rinjani estratosumendia inguratzen duena bezalakoa. Rinjani Indonesiako bigarren sumendirik garaiena da.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Lombok uharteari buruzko historia eta mapa.

Read next

In 73 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article