factograf
EU
Sign in

Loiret

Loiret

Key facts

biztanleria691.268
azalera6.775km²
honako hau daFrantziako departamendu
estatu burujabeFrantzia
hiriburuaOrléans
sorrera data1790(e)ko martxoaren 4(a)
All data from the card 12
Estatua
Frantzia
Eskualdea
Erdialdea-Loira Harana
Prefetura
Orléans
Prefeta
Éric Doligé(UMP)
Azpiprefeturak
MontargisPithiviers
Barrutiak
3
Kantonamenduak
41
Udalerriak
334
Koordenatuak
47°55′N 2°10′E / 47.92°N 2.17°E
Azalera
6.775 km²
Biztanleria
691268
Dentsitatea
102.032,17712177 bizt/km²
Loiret ibaia, Orléans hiriko hegoaldean
Loiret ibaia, Orléans hiriko hegoaldean

Loiret Frantziako erdi-iparraldeko departamendua da (zenbakia: 45). Parisko hegoaldean dago, Erdialdea-Loira Harana eskualdean, eta Loiret ibaiak (12 km luze da) zeharkatzen du. 6.775 km2 ditu, eta 618.126 biztanle zituen 1999an. Prefektura Orléans hirian dago.

Essonne, Sena eta Marne, Yonne, Nièvre, Cher, Loir eta Cher eta Eure eta Loir departamenduak mugakide ditu.

Beauce lurralde garitsuak hartzen du Loiret departamenduko ipar-mendebala. Ipar-ekialdea ere nekazaritzari (garia, garagarra, abere hazkuntza) lotuta dago. Departamenduko hegoaldean basoak nagusi dira eta eremu horretan ere nekazaritza, abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira jarduera nagusiak. Industria (mekanika eta tresneria elektrikoa, kautxua, kimika industria eta zurgintza) Orléanseko hiriburuan dago.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 94 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article