factograf
EU

erakundea

Live Earth

Live Earth

Key facts

sorrera data2007
honako hau dairabazteko asmorik gabeko erakunde
estatu burujabeErresuma Batua
genero artistikoapop musika
All data from the card 5
Mota
environmental organization (en) benefit concert (en) irabazteko asmorik gabeko erakundea
Indarraldi
2007 -
Estatu burujabe
Erresuma Batua
Genero artistikoa
pop musika
Webgune
liveearth.org

Live Earth (euskaraz. Lur bizia) pop- eta rock-kontzertu batzuk izan ziren, eta ingurumen-kontzientzia handitzeko egin ziren. Hainbat artistek parte hartu zuten, eta 2007ko uztailaren 7an izan zen, berotze globalaren berri emateko. Kontzertuek munduko 150 musika-artista bildu nahi zuten ezagunenen artean entzule kopuru errekor bat lortzeko asmoarekin. Zortzi hiritan, bata bestearen atzetik eta 24 ordu bete arte, musika kontzertuak izan ziren, "lokartutako kontzientziak esnatzeko".

Save Our Selves erakundeak (SOS) antolatu zuen ekitaldia. Kevin Wallek sortu zuen erakunde hori, eta Al Gore AEBetako lehendakariordearen, Alliance for Climate Protection erakundearen, MSN erakundearen laguntza zuen, baita Control Room-ena ere Live Earth zuzentzen zuen kontzertu-ekoizlearena. Gainera, MTV telebista-katearen aldetik propaganda-laguntza handia izan zuten. Morse kodean idatzitako SOS zen logoa/marka erregistratua. Antzeko beste musika-gertaera anizkoitzek ez bezala (Live 8, doakoa), Live Earth-ek sarrera kobratu zuen, baina gertaera telebista eta internet bidez transmititu zen (http://www.liveearth.org).

Parte hartu zuten hiriak

Hasiera Sydneyn (Australia) emango zioten, (2.00 GMT). Cricket Ground & Aussie Stadium, Blue King Brown, Crowded House eta Toni Collette & The Finish aritu ziren.

Lekukoa Japoniak hartu zuen, Tokiok eta Kiotok. Linkin Park, Michael Nyman y Yellow Magic Orchestra izan ziren bertan besteak beste.

Shanghain (Txina) Sarah Brightman soprano britainiarra eta 12 Girls Band ikusi ahal izan ziren. Live Earth Hegoafrikara joan zen ondoren, Johannesburgera. Han izan ziren UB40, Vusi Mahlasela, Angelique Kidjo eta Baaba Maal.

Londreseko Wembley estadioak (12.00etatik 22.30etara GMT) Beastie Boys, Black Eyed Peas, Damien Rice, David Gray, Duran Duran, Foo Fighters, Genesis, James Blunt, John Legend, Keane, Madonna, Metallica eta Red Hot Chili Peppers hartu zituen. Hamburgon (Alemania) Shakira eta Enrique Iglesias entzun ahal izan ziren, besteak beste.

Ondoren, Live Earth ikuskizunak New Yorkera egin zuen jauzia, The Police, Roger Waters, Bon Jovi, Alicia Keys, Kanye West eta Keith Urban aritu ziren bertan. Azkenik, jaiaren amaiera Río de Janeiron izan zen, artista hauekin: Lenny Kravitz, O Rappa, Jota Quest, Marcelo D2 eta MV Bill, Jorge Ben Jor eta Xuxa.

Read next

In 41 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article