Little Women (Emakumetxoak) drama eta amodiozko filma da, Mervyn LeRoy estatubatuar zinemagileak 1949an zuzendua. Louisa May Alcott idazlearen Little Women eleberrian oinarritua dago. June Allyson, Peter Lawford, Janet Leigh, Margaret O'Brien, Mary Astor, Elizabeth Taylor, Rossano Brazzi eta C. Aubrey Smith aktoreek antzeztu zuten.
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria irabazi (Cedric Gibbons, Paul Groesse, Edwin B. Willis eta Jack D. Moore) eta Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren (Robert Planck eta Charles Schoenbaum) izendapena jaso zuen.
Rossano Brazzi italiar aktore hasiberriaren lehenbiziko filma izan zen, aldiz, C. Aubrey Smith aktore beteranoren azkena, lau hamarkadetako ibilbide luzearen ostean, 1948an hil baitzen.
Argumentua
XIX. mendearen bigarren erdialdea, Concord, Massachusetts.
Margaret Meg (Janet Leigh), Joséphine Jo (June Allyson), Elisabeth Beth (Margaret O'Brien) eta Amy Amie (Elizabeth Taylor) izeneko neska gazteen istorioa kontatzen da. Marmee amarekin (Mary Astor) batera bizi dira. Erdi maileko familia bateko senideak dira. Istorioa Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan jazotzen da, euren aita, March jauna (Leon Ames) iparraldeko ofiziala denez frontera borrokatzera joan eta etxea euren arduran gelditzen denean.
Aktoreak
- June Allyson: Josephine 'Jo' March
- Peter Lawford: Theodore 'Laurie' Laurence
- Margaret O'Brien: Elizabeth 'Beth' March
- Elizabeth Taylor: Amy 'Amie' March
- Janet Leigh: Margaret 'Meg' March/Brooke
- Rossano Brazzi: Bhaer irakaslea
- Mary Astor: Marmee March
- Lucile Watson: Izeba March
- Sir C. Aubrey Smith: Laurence jauna
- Richard Stapley (Richard Wyler): John Brooke
- Leon Ames: March jauna
- Harry Davenport: Barnes doktorea
- Connie Gilchrist: Kirke jauna
- Ellen Corby: Sophie
Ikus gainera
Kano loturak
- Little Women filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)