factograf
EU

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienak belarkarak dira, eta hosto txandakatu, oso eta estipularik gabeak, eta 5, 10 edo 20 estamine dituzten lore erregular eta gehienetan pentameroak dituzte.

Linaceae

Linaceae

Key facts

honako hau dataxon
izen zientifikoaLinaceae
maila taxonomikoafamilia
honako iturriak deskribatzen duOttoren entziklopledia

Linazeo (Linaceae) landare loredunen familia bat da, barnean 250 espezie inguru dituena. Gruinalen ordenako lihoaren familiako landareez esaten da. Hosto bakunak dituzte, estipuladunak edo estipularik gabeak. Loreak aktinia itxurakoak dira, eta fruitua kuskuan edo drupan izaten dute. 14 genero inguru hartzen ditu linazeoen familiak, lurralde askotan zabalduak.

Linazeo gehienak belarkarak dira, nahiz eta zuhaixka eta zuhaitz (klima tropikaletan) bakan batzuk ere egon.

Generoak

Linoideae subfamilia

  • Anisadenia
  • Cliococca
  • Hesperolinon
  • Linum
  • Radiola
  • Reinwardtia
  • Sclerolinon
  • Tirpitzia

Hugonioideae subfamilia

  • Durandea
  • Hebepetalum
  • Hugonia
  • Indorouchera
  • Philbornea
  • Roucheria

Read next

In 65 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article