factograf
EU
Sign in

Lee Remick

Lee Remick

Key facts

jaiotza data1935(e)ko abenduaren 14(a)
heriotza data1991(e)ko uztailaren 2(a)
alma materBarnard College
jardueraaktore, karaktere aktore, telebista-aktore
jaiolekuaQuincy
heriotza lekuaBrentwood
All data from the card 9
Jaiotza
Quincy, 1935eko abenduaren 14a
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza
ingelesa
Heriotza
Brentwood, 1991ko uztailaren 2a (55 urte)
Heriotza modua
berezko heriotza: giltzurruneko minbiziagibeleko minbizia
Ama
Gertrude Margaret Remick
Heziketa
Barnard College
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
aktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

Lee Remick (Quincy, Massachusetts, 1935eko abenduaren 14a - Los Angeles, 1991ko uztailaren 2a) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen. Patricia Remick antzezlearen alaba zen. Dantza-ikasketak egin zituen, hamasei urte zituela antzerkiaren munduan sartu baino lehen. 1953an antzeztu zuen Broadwayn bere lehen obra, Be Your Age, eta ondoren telebistan hasi zen lanean. Zineman Elia Kazanen A Face in the Crowd (1956) filmean egindako paper batekin hasi zen, eta haren ondoren, Martin Ritten The Long, Hot Summer (1958), Otto Premingerren Anatomy of a Murder (1959), Elia Kazanen Wild River (1960) edo Tony Richardsonen Sanctuary filmetan parte hartu zuen, besteak beste. Bere lanik onena, ordea, Blake Edwardsen Days of Wine and Roses (1962) filmean egin zuen, Jack Lemon aktorearen ondoan. Horrez gainera, aipagarria da film hauetan egindako lana ere: Gordon Douglasen The Detective (1968), Paul Newmanen Sometimes a Great Notion (1971), Richard Donnerren The Omen(1976), Don Siegelen Telephone (1977), James Ivoryren The Europeans (1979). 1970eko hamarralditik aurrera, zinemarako filmak ezezik, telebistarako lanak ere egin zituen: Bridge to Silence, Dark Holiday, etab. Hil aurretik, Love Letters antzeztu zuen Los Angelesko antzoki batean, ordurako minbiziak jota zegoela.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 52 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article