Le Monde (frantsesez, Mundua) Frantziako egunkari orokorrik salduena da, 1944an sortu eta Parisen argitaratua, lehenengo zenbakia urte hartako abenduaren 19an kaleratu zen.
Ideologikoki, zentro eta zentro-ezkerrera lerraturik dago.
Ezaugarriak
Le Monde egunkariaren ezaugarri nagusietako bat umore grafikoak garrantzia handia izatean datza, bere egunerokotasunari buruzko bineta azal nagusian ipiniz. Egunkariaren karikaturagile ezagunena Plantu da: 1985tik lanbide horretan dabil. Beste kolaboratzaileen artean, honakoak daude: Konk, Chenez, Pancho, Napo, Tim, Pessin, Desclozeaux, Ronald Searle edo Brito.
Zuzendariak
- Hubert Beuve-Méry (1944–1969)
- Jacques Fauvet (1969–1981)
- Claude Julien (1981–1982)
- André Laurens (1982–1985)
- André Fontaine (1985–1991)
- Jacques Lesourne (1991–1994)
- Jean-Marie Colombani (1994–2007)
- Pierre Jeantet (2007ko ekaina – 2008ko otsaila)
- Éric Fottorino (2008ko otsaila – 2010eko abendua)
- Louis Dreyfus (2010eko abendua – gaur egun)
