Laxey (manxeraz: Laksaa), Man uharteko herri bat da. 2006ko erroldaren arabera, 1.768 biztanle zituen.
Herriaren izena antzinako eskandinavieraren Laxa hitzetik dator, 'Izokinen Ibaia' esan nahi duena.
Demografia
Portua
Laxeyk 1850eko hamarkadan meatzaritza-industriari zerbitzua emateko eraikitako portu txiki bat du. Gaur egun, aisialdirako itsasontziek eta itsasbazterreko arrantza-ontziek baino ez dute erabiltzen.
Garraiobideak
Laxeytik Man Uharteko Burdinbide Elektrikoa igarotzen da. Laxeyko tren-geltokiak, herriaren iparraldean kokatua, Snaefell Mendiko Burdinbidearekin lotura du, azken honen tren-geltokia herriaren hegoaldean dagoela.
Hezkuntza
- Laxey School, Quarry Roaden kokatua, lehen-hezkuntzako eskola da.
Kirolak
Laxey F.C. futbol-taldeak Man Uharteko Futbol Ligan jokatzen du.
Iruditegia

2 images
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Man Uharteko 2006ko errolda.
