Kumamoto (japonieraz: 熊本市, Hepburn: Kumamoto-shi) Japoniako hiria da, izen bereko prefekturaren hiriburua, Kyushu uhartean. 2014ko erroldaren arabera 739.445 biztanle ditu baina Kumamotoko metropoli eremua 1.460.000 biztanletara iristen da.
Historia
Ideta Hidenobuk 1467an Kumamoto gaztelua eraiki zuen. Katō Kiyomasa 1588an Higo probintziako agintari bihurtu zen eta babes diseinu berritzaileak erabili zituen. Berehala Japoniako gaztelu ederrenetakoa kontsideratu zen, ez baitzen ohikoa gaztelu beltzak ikustea. 1632an Tokugawa Iemitsu shogunak bere aldekoa zen Hosokawa leinuari eman zion gaztelua.
Hurrengo mendeetan gazteluaren inguruan herria eratzen joan zen eta gazteluaren izena hartu zuen. 1871an Meiji berrezarkuntzaren bidez daymioak agintetik kendu ziren. 1877an samurai talde batek gaztelua setiatu zuten 53 egunezeta istiluetan dorre nagusia erabat erre zen. Satsuma matxinada izenaz ezagutzen da gertaera hau.
Geografia
Ariake Badiaren ertzean kokaturik dago Kumamoto prefeturaren iparraldean.
Klima
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.5 | 26.4 | 27.4 | 35.5 | 34.4 | 36.1 | 38.8 | 37.7 | 37.0 | 33.7 | 28.9 | 24.6 | 38.8 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.5 | 12.1 | 15.7 | 21.3 | 25.6 | 28.2 | 31.7 | 33.2 | 29.9 | 24.6 | 18.5 | 13.0 | 22.0 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.2 | 2.3 | 5.6 | 10.3 | 15.2 | 19.8 | 24.0 | 24.4 | 20.8 | 14.2 | 8.3 | 3.1 | 12.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −9.2 | −9.2 | −6.9 | −2.5 | 1.3 | 7.1 | 14.3 | 15.3 | 6.7 | 0.5 | −3.8 | −7.9 | -9.2 |
| Euria (mm) | 60.1 | 83.3 | 137.9 | 145.9 | 195.5 | 404.9 | 400.8 | 173.5 | 170.4 | 79.4 | 80.6 | 53.6 | 1985.9 |
| Euri egunak (≥ 0.5 mm) | 8.6 | 9.0 | 12.4 | 10.9 | 11.1 | 14.4 | 13.5 | 10.7 | 10.6 | 6.9 | 7.9 | 8.2 | 124.2 |
| Eguzki orduak | 132.6 | 139.5 | 158.5 | 181.4 | 187.2 | 141.0 | 184.5 | 211.0 | 175.9 | 189.7 | 153.0 | 147.5 | 2001.8 |
| Hezetasuna (%) | 70 | 67 | 67 | 66 | 68 | 75 | 77 | 73 | 72 | 69 | 72 | 71 | 71 |
| Iturria (1): Japan Meteorological Agency | |||||||||||||
| Iturria (2): Japan Meteorological Agency (errekorrak) | |||||||||||||
Banaketa administratiboa

- Kita-ku (北区), urdina.
- Nishi-ku (西区), horia.
- Chūō-ku (中央区), morea, erdigune administratiboa.
- Higashi-ku (東区), arroxa.
- Minami-ku (南区), berdea.
Ondasun nabarmenak
- Kumamotoko gaztelua
- Suizen-ji lorategiak
- Izumi Jinja santutegia.
Iruditegia






Hiri senidetuak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
