Komandante uharteak edo Komandorsk uharteak (errusieraz: Командо́рские острова́, Komandorskiye ostrova) Asiako ipar-ekialdeko uharte multzo bat dira, Bering itsasoaren hego-mendebaldean, Kamtxatka penintsulatik 175 km ekialdera kokaturik daudenak. Uharte nagusiak Bering, Medny, Toporkov eta Ary Kamen dira, eta 1.846 km²ko eremua hartzen dute guztira. Administratiboki Errusiako Kamtxatka kraiaren barnean daude.
Klima hotza da (10 °C abuztuan eta -4 °C otsailean). Vitus Bering komandante errusiarrak aurkitu zuen uhartedia eta han hil zen 1741. urtean. Haren omenean jarri zitzaien uhartei Komandorsk izena eta itsasoari zein itsasarteari Bering izena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Errusieraz) Uharteei buruzko informazioa Beringisland.ru
