Kolomna (errusieraz: Колóмна, ahoskatua) Errusiako Errepublikako mendebaleko hiria, Moskova eta Oka ibaien bilgunean, Moskuko hiriaren hego-ekialdean. 153.000 biztanle. Burdinbide-gaiak, metalgintza, ehungintza eta mekanika-industria. Aipagarriak dira italiar arkitektoek XVI. mendean eraiki zuten kremlinaren hondakinak, Errenazimentu garaiko eliza (XIII-XIV. m.) eta Andre Mariaren Jasokunde katedrala (XV-XVI. m.).
Demografia
| Urtea | 1897 | 1926 | 1939 | 1959 | 1962 | 1967 | 1970 | 1973 | 1976 | 1979 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Biztanleria | 20.9 | 35 | 85 | 118 | 125 | 131 | 136 | 140 | 145 | 146.5 |
| Urtea | 1982 | 1986 | 1989 | 1992 | 1996 | 1998 | 2000 | 2001 | 2003 | 2006 |
| Biztanleria | 151 | 158 | 162 | 163.7 | 153.6 | 152.1 | 150.7 | 149.6 | 150.1 | 148.0 |
Herri eta hiri senidetuak
- Maladzyechna (Bielorrusia)
- Bauska (Letonia)
- Mosku (Errusia)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
