factograf
EU
Sign in

Kaymak

Kaymak
All data from the card 3
Materialak
behi-esnea water buffalo milk (en) ardi esnea ahuntz-esnea
Osagaiak
esnea
Jatorrizko herrialdea
Erdialdeko Asia

Kaymak, Sarshir edo Qashta/Ashta (persieraz: سَرشیر‎, saršir; arabieraz: قشطة‎, ‘ashta) esneki bat da, esne-gain harrotuaren antzekoa, Turkian, Balkanetan, Ekialde Ertaineko herrialdeetan, Iranen, Afganistanen eta Indian egina. Bufalo edo behi esnearekin egiten da. Polonian, berriz, kajmak dulce de lecheren antzeko prestaketa da.

Esneki honen aldaerari "skorup" diote Serbia eta Montenegron. Turkian, Afyonkarahisar hiria bere kaymak ekoizpenagatik ezaguna da.

Ezaugarriak

Kaymak egiteko metodo tradizionala esnea astiro egostea da, eta bi orduz bero-iturri baxu batean mugitzen dute. Sutatik kendu ondoren, esnegaina geratu eta hozten uzten da, eta, azkenik, zenbait orduz edo egunez hartzitzen da. Esne-koipearen ehunekoa, oro har, %60 ingurukoa izaten da. Trinkotasun trinko eta krematsua du (ez da guztiz trinkoa, proteinen eta esne-zuntzen kontzentrazio txikia dela eta), eta zapore-azidoa du apur bat (heldutakoaren arabera).

Turkian hurrengo postreekin hartzen dute:

  • Ekmek kadayıfı
  • Ayva tatlısı
  • Kabak tatlısı

Kanpo estekak


Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

In 40 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article