factograf
EU
Sign in

Karnaba

Karnaba

Key facts

honako hau dataxon
masa1,53 gramo
izen zientifikoaCarduelis carduelis
maila taxonomikoaespezie
honako iturriak deskribatzen duEncyclopædia Britannica (1911)
All data from the card 4
Masa
1,53 g
Zabalera
0,24 m
Kumaldiaren tamaina
4,92
Errute denbora
14 egun

Karnaba, kardantxiloa, kardelina edo kardamirua (Carduelis carduelis) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa, iparraldeko Afrika eta Asiako basoetan bizi dena.

Ezaugarriak

Linnaeusek deskribatu zuen lehenengo aldiz 1758an. Haren kontserbazio egoera ez da kezkagarria. 12-13,5 cm luze da eta 14 eta 19 gramo arteko pisua du. Itxian hazten bada, 8 eta 10 urte artean bizi daiteke. Oso kantu alaia du.

Identifikatzeko datuak:

  • Hiru koloreko burua du, eta aurpegiak maskara gorri bat darama.
  • Hego beltz eta horiak ditu.
  • Helduen lumatza: Burua. Oso bereizgarria da. Hiru koloreko itxura du, aurpegiak maskara gorriak, beltzak eta zuriak izan ditzake.
  • Gazteen lumatza: Hegoak helduenak bezalakoak dira.
  • Mokoa: Jaten duen janariari egokitua. Konikoa, lerdena, zorrotza, zurbil kolorekoa …
  • Gorputza. Aurrekoa zuria da eta atzekoa, okrea.
  • Hegoa.Oso bereizgarria du, hegan egitean nahiz hegoa adar batean jarrita egon.
  • Buztana. Beltza eta eskotatua da.

Emigratze zikloak:

  • Helduek osoa egiten dute, udan, uztailean.
  • Gazteek erdia egiten dute, udan, abuztuan.

Bizilekua

Baso ertzetan, sasitzetan, larretan, prest dauden lurretan, parketan, lorategietan, baratzetan eta, orokorrean, belarra duen edozein areatan, batez ere, han karduen (espezie elikagai gogokoena) ugaritasuna badago. Halaber, zuhaitzen presentzia minimoa bada. Erraz hazten da herri eta hirietan. Neguan ere zuhaitzik ez duten larreetan dago.

Banaketa

Europa osoan eta Mediterraneo itsasoa inguratzen duten lurraldeetan bizi da. Espainian asko daude batez ere Mediterraneo inguruan. 800.000 eta 2.900.000 artean daude. Beste eremu batzuetan sartu egin da, hala nola Australian, Zeelanda Berrian eta Uruguain.

Elikadura

Hazijalea da, hau da, ekilorez, kardu-haziz eta gariz elikatzen da gehienbat.

Ugalketa

Carduelis carduelis carduelis
Carduelis carduelis carduelis

Normalean urtean bi alditan ugaltzen da: bospasei 6 arrautza erruten ditu, 12-13 egunetan inkubatuko dituenak.

Kumeak

Kumeak habiakoak dira, hau da, arrautzetatik ateratzen dira guztiz eginda egon gabe. Aita-amengandik doaz jaio direnetik 15 egun pasatzen direnean.

Habia

Habiaren gehiena emeak egiten du eta katilu itxura du. Adarren haitzurkuluetan[erreferentzia behar] jartzen da.

Taxonomia

Karnabaren azpiespezieak bi multzotan banatzen dira:

Carduelis carduelis carduelis multzoa.
  • Carduelis carduelis balcanica
  • Carduelis carduelis brevirostris
  • Carduelis carduelis britannica
  • Carduelis carduelis carduelis
  • Carduelis carduelis loudoni
  • Carduelis carduelis major
  • Carduelis carduelis niediecki
  • Carduelis carduelis parva
  • Carduelis carduelis tschusii
Carduelis carduelis caniceps multzoa.
  • Carduelis carduelis caniceps
  • Carduelis carduelis paropanisi
  • Carduelis carduelis subulata

Linnaeusek hegaztiari Fringilla carduelis izen binomiala eman zion.

Kanpo estekak

Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 101 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article