factograf
EU
Sign in

Kalimantan

Kalimantan

Key facts

azalera544.150km²
itsas mailaren gainetiko altuera2.278m
estatu burujabeIndonesia
honako erakunde administratiboan dagoIndonesia
Kalimantango herrixka
Kalimantango herrixka

Kalimantan Borneo uhartearen indonesiar zatia da, indonesieraz uharte osoa izendatzeko erabiltzen den arren. 544.150 kilometro koadroko eremua du, uharte osoaren %73, eta 15.556.938 biztanle (2014ko erroldaren arabera), uharte osoko biztanleriaren %69,5. Indonesiarrak ez diren Borneoko zatiak Brunei (400.000 biztanle) eta Ekialdeko Malaysia (5.625.000 biztanle) dira.

Kalimantan bost probintziatan banaturik dago:

Kalimantango probintziak
Probintzia Azalera (km2) Biztanleria (2000ko errolda) Biztanleria (2005eko estimazioa) Biztanleria (2010eko errolda) Biztanleria (2015eko errolda) Hiriburua
Mendebaldeko Kalimantan
(Kalimantan Barat)
147.307 4.016.353 4.042.817 4.393.239 5.313.332 Pontianak
Erdialdeko Kalimantan
(Kalimantan Tengah)
153.564 1.801.965 1.913.026 2.202.599 2.447.428 Palangkaraya
Hego Kalimantan
(Kalimantan Selatan)
38.744 2.984.026 3.271.413 3.626.119 3.843.757 Banjarmasin
Ekialdeko Kalimantan
(Kalimantan Timur)
129,067 2.451.895 2.840.874 3.550.586 3.363.630 Samarinda
Ipar Kalimantan
(Kalimantan Utara)
71.177 — 473.424 524.526 588.791 Tanjung Selor
Guztira 544.150 11.254.239 12.541.554 14.297.069 15.556.938

Read next

In 75 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article