factograf
EU

Kagemusha

Key facts

argitaratze-data1980(e)ko apirilaren 26(a)
honako hau dafilm
zuzendariaAkira Kurosawa
genero artistikoafilm dramatiko
All data from the card 19
Argitaratze-data
1980
Izenburua
影武者
Jatorrizko hizkuntza
japoniera
Jatorrizko herrialdea
Japonia
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
film dramatikoa eta gerra-filma
Iraupena
179 minutu
Kolorea
koloretakoa
Grabazio lekua(k)
Japonia
Zuzendaria(k)
Akira Kurosawa
Gidoigilea(k)
Akira Kurosawa
Ekoizlea
Francis Ford CoppolaAkira KurosawaGeorge LucasTomoyuki Tanaka
Ekoizle eragilea
Akira Kurosawa
Edizioa
Akira Kurosawa
Ekoizpen-diseinatzailea
Yoshirō Muraki (en)
Musikagilea
Shinichiro Ikebe
Argazki-zuzendaria
Takao Saito (en)
Kontakizunaren tokia
Japonia
Jasotako sariak
César Award for Best Foreign Film (en) Urrezko Palma

Kagemusha (japonieraz: 影武者) 1980ko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendariaren jidaigeki generoko filma da. Japonieraz Kagemusha hitza sosia bat izendatzeko erabiltzen dute. Laster, klasiko bilakatu zen.

Sinopsia

Pelikularen hasieran hiru gizon agertzen dira, elkarrengandik ia bereiztezinak: Shingen, bere anaia Nobukado, eta lapur bat, Nobukadok kasualitatez ezagutu zuena eta Shingenen antz handiagatik hiltzetik salbatu zuena. Shingenek lapurra ordezko bezala erabilgarria izan daitekeela erabakitzen du eta kagemusha bezala erabiltzea erabakitzen dute.

Shingenen armadak Tokugawa Ieyasuren gaztelua setiatu du. Shingenek gudu-zelaia bisitatzen duenean, gauean txirulari misteriotsu bat entzuten du. Soinua nondik datorren jakiten saiatzen denean, frankotiratzaile batek tiro egiten dio. heriotza-zauriturik, Shingenek bere jeneralei agintzen die hiru urtez isilpean hil dezatela. Geroago, Shingen hil egingo da, lekuko talde txiki batekin mendi-pasabide batean zehar eramaten duten bitartean.

Nobukadok lapurra jeneralen aurrean aurkezten du eta Shingenen ordezkoa izan dadin proposatzen du. Hasiera batean, lapurrak ere ez daki Shingenen heriotzaz. Lapurra pitxer handi bat puskatzen saiatzen da, dirua daukalakoan, baina puskatzen duenean, Shingenen gorpu kontserbatua aurkitzen du. Horren ondoren, jeneralek erabakitzen dute ezin dutela lapurraz fidatu, eta aske uzten dute.

Aktoreak

Read next

In 37 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article