KV-1, Sobietar Batasunak ekoitzitako tanke bat izan zen. Kliment Voroxilov sobietar defentsa komisariaren izen eta abizenaren lehenbiziko bi hizkiez bataiatua izan zen.
Bigarren Mundu Gerran, Bizargorri Operazioan, Hirugarren Reichak Sobietar Batasuna erasotu zuenean, KV tankeak garaiko tankerik babestuenak ziren, baina 1941eko ekainaren 22an Sobietar Indar Korazatuetako %2a bakarrik osatzen zuten.
Hasiera batean, Alemaniar Panzer tankeei bikain eutsi eta aurre egitearen ondorioz, "naziakatzaile" ezizena jaso zuen.