factograf
EU
Sign in

ikertzailea

Judy Singer

Judy Singer

Key facts

jaiotza data1951(e)ko apirilaren 12(a)
jarduerasoziologo, ikertzaile, margolari
jaiolekuaHungaria
All data from the card 4
Jaiotza
Hungaria, 1951ko apirilaren 12a (75 urte)
Herrialdea
Australia
Heziketa
University of Technology Sydney (en)
Jarduerak
soziologoa, ikertzailea, margolaria eta artista

Judy Singer australiar soziologoa da. Neuroaniztasun terminoa sortzeagatik ezaguna da.

Bizitza

Bigarren Mundu Gerran bizirik iraun zuen ama judu baten alaba izanik, Judy Singer Australian hazi zen. Urte askotan, informatika aholkulari gisa lan egin zuen. Alaba bat izan zuen eta geroago ama bakar bihurtu zen. Alabarengan bere amaren zailtasun sozialen antza zuten ezaugarriak nabaritu zituen. Geroago, Singerren alabari Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zioten. Singerrek ere deskribatu du bere burua «autismoaren espektroaren nonbait» dagoen pertsona bezala.

Sydneyko Teknologia Unibertsitatean hasi zen soziologia ikasten eta desgaitasunaren ikasketetan sakondu zuen Britainia Handian eta Ameriketako Estatu Batuetan. 1990eko hamarkadaren erdialdean autistaren eta beste pertsona neurologikoki ezberdinen aktibismo birtuala jarraitzen zuen bitartean, batez ere Independent Living Mailing List (ILMV) foroan, Harvey Blume kazetaria ezagutu zuen. Neuroaniztasun terminoa asmatu zuen aniztasun neurologikoaren ideia irudikatzeko eta mugimendu sozial baten existentziaz pentsatzeko.

2016an, Neurodiversity: The Birth of an Idea liburua argitaratu zuen.

Read next

In 9 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article