factograf
EU
Sign in

Judith Anderson

Judith Anderson

Key facts

jaiotza data1897(e)ko otsailaren 10(a)
heriotza data1992(e)ko urtarrilaren 3(a)
jardueraantzerki aktore, zinema aktore, telebista-aktore
jaiolekuaAdelaide
heriotza lekuaSanta Barbara
All data from the card 9
Jaiotzako izen-deiturak
Frances Margaret Anderson
Jaiotza
Adelaide, 1897ko otsailaren 10a
Herrialdea
Australia
Bizilekua
Santa Barbara
Heriotza
Santa Barbara, 1992ko urtarrilaren 3a (94 urte)
Heriotza modua
berezko heriotza: pneumonia
Ezkontidea(k)
Luther Greene (en) (1946ko uztaila - 1951)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea

Judith Anderson (Adelaide, Australia, 1897ko otsailaren 10a - Santa Barbara, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko urtarrilaren 3a) antzezlea izan zen.

Oscar sarirako proposatu zuten, 1940ko Rebecca filmean etxezain bihotz txarrekoarena egiteagatik, eta Tony saria eman zioten, Robinson Jeffersen Medea antzerki obran (1947) egindako lanagatik. Antzerkian eta zineman aritu zen. Cobra obran (New York, 1924) lortu zuen bere lehen arrakasta. Andersonen itxura ikusgarria eta estilo dramatikoa pertsonaia korapilatsu eta gaiztoetarako ziren egokiak, eta halakoak egin zituen gehienetan: Nina, Eugene O´Neillen Strange Interlude obran; Lavinia, egile beraren Mourning Becomes Electran; Gertrude, Hamleten, eta, batez ere, Lady Macbeth indartsua, telebistako bi Emmy sari ekarri zizkiona.

Andersonek hainbat filmetan lan egin zuen, adibidez Rebecca (1940), King´s Row (1941), All Through the Night (1942), Laura (1944), The Furies (1950). 1958an, Big Mamaren paperean aritu zen, Tennessee Williamsen Cat on a Hot Tin Roof antzerkian, eta, 1980an, familia bateko matriarka aginduzale bat jokatu zuen, Estatu Batuetako telebistako Santa Barbara eleberri antzeztuan. 1960an, Britainiar Inperioaren Ordenako Andre Agintari izendatu zuten.

Filmografia hautatua

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 42 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article