factograf
EU

euskal idazlea

Juan Garzia

  • 2 min read
Juan Garzia

Key facts

jaiotza data1955(e)ko otsailaren 8(a)
jardueraidazle, itzultzaile
jaiolekuaLegazpi
enplegatzaileaEuskal Herriko Unibertsitatea
jasotako sariaEuskadi saria - Euskarazko literatura itzulpena
All data from the card 7
Jaiotza
Legazpi, 1955eko otsailaren 8a (71 urte)
Herrialdea
Gipuzkoa, Euskal Herria
Haurrideak
ikusi Joxerra Garzia
Hizkuntzak
euskaragaztelania
Jarduerak
idazlea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi Euskadi saria - Euskarazko literatura itzulpena (2015)

Juan Garzia Garmendia (Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun erretiratuta dago. EHUko Euskara Zerbitzuan lan egin zuen zenbait urtez, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu zuen. Bi anaia ditu, Joxerra Garzia idazle eta irakaslea, eta Alberto Santos Garzia kazetaria.

Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik.

Itzulpengintzan egindako lanez gain, gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk ere argitaratu ditu.

2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Bizitza

Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez eta literatura itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakespeare, Primo Levi, Schwob, Beckett eta Rulforen obrak euskaratu ditu, besteak beste. 1999an, literatura itzulpen onenaren Euskadi saria irabazi zuen Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak lanarekin.

Harenak dira halaber Akaso (1987) ipuin bilduma eta Itzalen itzal (1993) eta Fadoa Coimbran (1995) narrazio-lanak. Haur eta gazte literaturan, Antonio Maria Labaien saria eskuratu zuen 1994an, Sudur puntan mundua lanagatik. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (HAEE-IVAP) Institutuan itzulpengintza-irakasle jardun zuen denboraldi batez eta 1997an, Joskera lantegi liburua argitaratu, euskararen sintaxia hizpide zuela. Urte hartan bertan, Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik saiakera argitaratu zuen.

Idazlanak

Narrazioa

  • Akaso (1987, Erein)
  • Gabonak Gubbio-n (1992, Kutxa Fundazioa)
  • Itzalen itzal (1993, Alberdania)
  • Pernixio (1996, Erein)

Nobela

  • Fadoa Coimbran (1995, Alberdania)
  • Erbeste (2026, Erein)

Saiakera

  • Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik (1997, Alberdania)
  • Joskera lantegi (1997, IVAP)

Haur eta gazte literatura

  • Sudur puntan mundua (1995, Alberdania)

Itzulpenak

Kanpo estekak

  • «Juan Garzia», Literaturaren Zubitegia.
  • «Juan Garzia» Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basean.
  • Juan Garziari elkarrizketa Argia aldizkarian
  • Juan Garziari elkarrizketa Volgako Batelariak blogean
  • Juan Garzia Hamlet liburuaren berrargitalpenaren aurkezpenean
  • Juan Garziari elkarrizketa, Itziar Ugarte: «Literatura arte berbal bat da; hori ahaztu egiten da batzuetan», Berria, 2026/08/02.

Read next

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article