factograf
EU

Joule moleko

Joule molekoa (ikurra: J/mol-1) materia-kantitatearen funtzioan dagoen energia-unitatea da. SItik (Nazioarteko Unitate Sistema) eratorritako unitatea da. Energia joule-tan neurtzen da eta materia-kantitatea mol-etan neurtzen da.

J/mol-1-etan neurtzen diren zenbait kantitate fisiko:

Mol batean {\displaystyle 6{,}02214179\times 10^{23}} partikula daudenez gero (izan atomo, molekula edo ioi), Joule moleko bat Joule bat {\displaystyle 6{,}02214179\times 10^{23}} zatitu behar da, eta beraz {\displaystyle 1{,}66054\times 10^{-24}} Joule daude partikulako. Energia kopuru hau hain da txikia, ezen beste unitate batzuk erabiltzeko joera dagoen, bereziki elektronvolt (eV).

Erosotasunagatik, eta unitate honekin neurtzen diren magnitudeak ikusita, gehienetan kJ/mol moduan erabiltzen da. Esaterako, urtze- eta irakite-entalpiak 10 kJ/mol-en ordenakoak dira, lotura-energiak 100 kJ/mol-en ordenakoak eta ionizazio-energiak 1.000 kJ/mol-en ordenakoak.

Baliokidetza

Unitate hau elektronvolt-etara bihur daiteke ondoko formula erabiliz:

1 eV = 1 J/C = F J/mol elektroi = (96485.38 ± 0.02) J/mol elektroi

non F Faradayren konstantea den.

Read next

In 27 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article