John Ericsson (Långbanshyttan, 1803ko uztailaren 31 – New York, 1889ko martxoaren 8a) suediar ingeniaria eta tresna berrien asmatzailea izan zen.
Asmakizunak
Makina eta tresna asko asmatu zituen: lurrun-galdara bat, aire beroko makina bat eta itsasontziak helize bidez mugiarazteko motor bat, besteak beste. 1851. urtean, probeta hidrostatikoa asmatu zuen, presiopean dauden fluidoen bolumena neurtzeko. Gudaroste federalarentzat Monitor izeneko korazatua egin zuen (1862), Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
